Skip to main content
2017/11/15

DANOBATGROUP CFAAren inaugurazioan izan da, aeronautika sektorean garapen teknologikoa bultzatzeko espazio bat

DANOBATGROUP CFAAren inaugurazioan izan da, aeronautika sektorean garapen teknologikoa bultzatzeko espazio bat
  • Industria taldeak A motako bazkide gisa hartu du parte CFAAn, gorengo mailan, DANOBATGROUP eta ITP abiaziorako motor fabrikatzaileak bakarrik dute maila hori.
  • Ekitaldian Iñigo Urkullu lehendakaria izan da buru, eta bultzatzaileen ordezkarien presentzia ere izan du.

Aeronautikako sektorea etengabe ari da bilakatzen. Aeronabeak eta osagaien fabrikazioak berrikuntzaren eta fabrikazio prozesu berrien garapena, materialak eta teknologien aldeko apostu etengabe eta erabakigarria egitea eskatzen dute, abiazio efiziente eta gutxiago kutsatzeko batera pausoak ematen lagunduko duena.

Testuinguru honetan, DANOBATGROUP makina erreminta fabrikatzaileak, Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/AHU), Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta industria sektoreko hainbat enpresak jarri dute martxan Aeronautikako Fabrikazio Aurreratuko Zentroa (CFAA), gaur Zamudioko Teknologia Parkean inauguratu den proiektua.

Ekitaldiak Iñigo Urkullu izan du buru eta Pello Rodriguz DANOBATGROUPeko zuzendari nagusia eta taldeko Berrikuntza zuzendari den Antxon López Usozez gain, agintariak eta sektore pribatuko ordezkariak bertaratu dira.

CFAA erakunde publiko eta aeronautika zein fabrikazio arloko hainbat enpresaren arteko aliantzaren ondorio da. Proiektu honen helburua aeronautika sektorera bideratutako teknologia aurreratuen garapenean pausoak ematea da, eta ikerketa proiektuak eraman aurrera pre-industrial fasean sektore pribatura emaitzen transferentzia azkar bideratzea lortu ahal izateko.

DANOBATGROUPek erabateko inplikazioa izan du proiektu honetan. Taldeak ekimenaren sortzaileetako izanik, A motako bazkide gisa hartzen du parte ITP hegazkinen motorren fabrikatzailearekin batera, goi mailako kategorian hain zuzen ere.

Gainera, UPV/EHUk parte hartzeak hezkuntza arloarekin konexioa bermatzen du, ondorioz espazio honek goi mailako profil profesionalen sorrera bultzatzeko balio izango du eta horretaz gain, industria beharretan aplikatu ahal izango den ezagutza bat sortu.

“DANOBATGROUP goi mailako kalitatea eskatzen duten sektoreetara zuzendutako balio erantsi altuko fabrikazio soluzioetan espezializatutako taldea da. Gure inplikazioa proiektu honetan bezeroekin hurbiltasun eta epe luzerako harremanak eratzeko konpromisotik sortzen da ”, adierazi du Pello Rodriguezek.

Industria taldeak, General Electric, American Airlines, Rolls Royce edo Pratt & Whitney gisako enpresekin lan egiten duenak, hegazkinen motorren turbinen osagai kritikoen fabrikazio eta mantenimendurako soluzioak garatzen ditu, besteak beste errotoreak, estatoreak, alabeak eta ardatz nagusiak.

Gainera, DANOBATGROUP fabrikazio aurreratuko prozesuen diseinuan dago espezializatuta, eta baita ekipamentu zehatzetan ere, azken teknologiak dituztenak barneratuta fidagarritasuna, produkzioa, eta kalitatea gisako ezaugarriak beteko direla bermatzen dutenak ekipoen fabrikatzaileek eta aeronautikako mantenimenduko enpresek eskatzen duten moduan.

Pello Rodriguezen esanetan CFAAk industrializazio fasean dauden proiektuen garapena zein hezkuntza eta sektore pribatuaren arteko zubi lana egiteko aukera zabalduko du.

“Proiektu hau administrazio publikoen laguntzaz enpresak eta unibertsitatearen arteko fabrikaziorako inguruak sortzeko ahaleginaren emaitza da, espazio hau finantziatzen lagundu baitute. Gainera aditu profilak sortzen lagunduko digu”, gaineratu du.

CFAA azken generazioko ekipamenduz hornituta dago, DANOBAT TV-1500 tornu bertikala aipagarrien artean. Lau ardatzdun tornu bertikal bat da, gidaritza hidrostatikoduna, bloke bikoitza eta bi erreminta aldagailu automatiko, bat makinaren alde banatan. Soluzio hau karkasa eta diskoen fabrikaziorako sortu da zehazki.

 

DANOBATGROUP presente CFAAko inaugurazioan