DANOBATGROUP Chicagoko IMTS 2012 erakusketan egongo da
SORALUCE eta DANOBAT, DANOBATGROUP-eko bi produktu markek, zulaketa, artezketa, zulaketa-unitate, fresaketa eta mandrinaketako bere soluziorik aurreratuenak erakutsiko dituzte Chicagoko Fabrikazio Teknologien Nazioarteko Aretoan egingo den 29. edizioan. IMTS munduko azoka industrialik handienetarikoa da, 1.500 erakusletik gora biltzen da bertan eta 82.000 bisitaritik gora izan ohi ditu edizio bakoitzean. Ekitaldian zehar, DANOBATGROUPek bezala, sektoreko fabrikatzaile garrantzitsuenek beraien azken berrikuntzak eta teknologiak erakutsiko dituzte.
Taldeak 232 metro karratuko esposizio gunea izango du 8686-Hegoa pabeiloian eta bertan erakutsiko dira DANOBAT eta SORALUCEko makinarik esanguratsuenak. Bestalde, ebaketa eta zulaketako soluzioak ere erakutsiko dira N-7429 pabeiloian. IMTS azokan DANOBATGROUPekin egoteko zita bat lotu nahi baduzu, bete ondorengo inprimakia.