DANOBATGROUP eta China CNR Corporation Limited-en arteko lankidetza-akordioa
DANOBATGROUPek JV kontratua sinatu du CNR Corporation Ltd.-ko kide izan eta trenen ekipamenduak ekoizten dituen Beijing Feb. 7th Railway Trasportation Equipment Co. Ltd. txinatarrarekin, Txinako trenen errodaduren mantentze lanak egiteko ekipoak ekoizteko. Sortu berri den enpresa mistoarekin, Txinako trenentzako diren ekipoen salmentak igotzea da DANOBATGROUPen helburua. Hurrengo urteetan Txinako Trenen Ministerioak eskuratzea aurreikusita dituen ekipoak egingo ditu, gaur egun Txina osoan eraikitzen ari diren metroaren linea berriak, aldiriko trenak eta abiadura handiko trenen mantentze lanak egiteko izango direnak. Baterako enpresa berri hau, Txinako Trenen Ministerioak bere mantentze tailerretan -asmo handiko inbertsio plan bat onartua duena- instalatuko dituen hobiko tornuak fabrikatzen hasiko da.
Enpresa hau martxan hasitakoan, DANOBATGROUPek Asiako herrialde honetan fakturazioa bikoiztea espero du, zeinetan 28 urteko esperientzia metatuta dagoen eta Taldearen lehenengo merkatua bilakatu den, Alemania ere gaindituz. Enpresa misto berriaren sinatze-ekitaldia, Pekineko CNR-ren egoitzan egin zen. Kontratua, DANOBATGROUPeko eta FEB 7TH BREko zuzendari orokorrek sinatu zuten kontratua. Ekitaldian CNR eta MONDRAGON CORPORACIONeko lehendakariek ere parte hartu zuten, baita trenen korporazio txinatarreko zenbait zuzendarik eta Mondragon Korporazioko lehendakariordeek ere. Espainiak Txinan duen enbaxadako ekonomia-kontseilariaren presentziak, ekitaldia babestu zuen.