Danobatgroup, etorkizuneko talentu profesionalarekin konektatuta
Otsailaren 27an eta 28an, Tecnun Nafarroako Unibertsitatearen Ingeniaritzako Goi Mailako Eskolak bere Enplegu Foroaren XXVII. edizioa egingo du, eta Danobatgroup industri taldeak presentzia nabarmena edukiko du berriro bertan.
Ekitaldia Donostian izango da, Ibaeta campuseko Igara Eraikinean, eta industri taldeak talentuaren alde egiten duen apustuaren barruko ekintza bat da Makina-erreminten fabrikatzaileak ekitaldian parte hartzea. Ekitaldiak, halaber, heziketa komunitatearekin dituen harremanak bultzatzeko balioko dio taldeari, bai eta erakundea osatzen duten enpresetakoren batean lan egin dezaketen hautagaiekin harreman zuzena errazago edukitzeko ere.
Topaketan, halaber, industriako fabrikazioaren sektorearen errealitatea ezagutarazi ahal izango zaie etorkizuneko ingeniariei, hau da, erronka zientifikoek eta teknologikoek makatutako jarduera eremua dela eta etengabe aldatzen ari delako eta berrikuntzaren abangoardian dagoelako ezaguna dela erakutsiko zaie.
Danobatgroupen presentzia gehienbat ekitaldiaren bigarren egunean izango da, egun horretan hitzaldien programan parte hartuko baitu, taldeko kooperatiben errealitatearen berri emateko eta giza kapitala kudeatzeko duen estrategia ezagutarazteko, zeina bere profesionalen lidergoan eta ahalduntzean zentratzen baita.
Otsailaren 28an ere taldeak stand propio bat edukiko du, foroaren gunearen erakusketa lekuan. Leku horretan, erakundeko arduradunek Danobatgroupen errealitatea ezagutzera hurbiltzen diren ikasleekin zuzenean hitz egin ahal izango dute, haien zalantza zehatzei erantzun eta haiekin harreman pertsonalizatu bat ezarri.
“Guretzat, honelako foroak aukera ezin hobea dira gure sektorea eta sektorearen barruan dauden pertsonek egiten duten lan garrantzitsua balioesteko. Gure ustez, gure taldean garatzen dugun jarduera oso aberasgarria eta erakargarria izan daiteke etorkizuneko ingeniarientzat, eduki teknologiko askokoa baita eta nazioartean presentzia sendoa baitu”, ziurtatu du Danobatgroupeko Kudeaketa Sozialeko arduradun Iker Usabiaga.
1.300 langileko plantilla eta berrikuntzarako bokazio nabarmena edukita, Danobatgroupek pertsonekiko konpromiso sendoa dauka, eta enplegu foro garrantzitsuetan presente egonda eta unibertsitate eta ikastetxeekin aliantzak eginda gauzatzen du konpromiso hori.
Usabiagaren iritziz, honelako ekitaldietan parte hartzeak ondo datorkio Danobatgroupi, izan ere, parte hartze horren bidez une horretan ikasten ari diren pertsonekin harreman zuzena eduki dezake, haien kezkak lehen eskutik ezagutu, eta lankidetza bihurtu daitezkeen harremanak ezarri, hainbat modalitatetan, hala nola kontratazioak, profesional gisa lehen urratsak emateko praktikaldiak edo karrera amaierako proiektuen garapena.
Hamar urte baino gehiago dira Danobatgroupek Tecnunen enplegu foroan parte hartzen duela. Ekitaldi honetan egotea da taldeak pertsonen eremuan duen agenda zabaleko beste jarduera bat, azoka, kongresu, unibertsitateekiko aliantza eta sariekin batera.
Komunitate akademikoarekiko harremanak, bokazio zientifikoak eta teknologikoak eta gizonen eta emakumeen arteko aukera berdintasuna sustatzen jarraitzeko asmoarekin, taldeak Ada Byron sariekin bat egin du berriki. Emakume Teknologoarentzako sariak dira eta Deustuko Unibertsitateak ematen ditu urtero.
Danobatgroupi buruz
Industriako fabrikazioari aplikatutako teknologikoen alorrean 65 urteko ibilbidea eginda, DANOBATGROUPek trebakuntza handiko 1.300 pertsona baino gehiagok osatutako plantilla bat dauka. Taldea erreferentziako eragilea da nazioartean, makina-erreminten sektorean eta industriako fabrikazioari aplikatutako teknologietan.