Skip to main content
2016/10/28

DANOBATGROUP METALMADRID 2016 azokan egongo da

DANOBATGROUP METALMADRID 2016 azokan egongo da

Azaroaren 16an eta 17an, DANOBATGROUPeko hainbat negozio unitate METALMADRID industri azokaren bederatzigarren edizioan egongo dira erakusketari gisa.

AB28 standean egongo dira, arlo hauetan dituzten garapen eta soluziorik berritzaileenak erakusten:

Xafla eraldaketarako soluzioak:

DANOBATeko xafla eraldaketarako dibisioak metalen eraldaketarako soluzioetan dituen azken nobedadeak aurkeztuko ditu; besteak beste, makinen eskaintza zabala erakutsiko du LB modeloko lerro berria ere. Soluzio berri honen helburu nagusia da prozesatu beharreko materialean asko aurreratzea eta produktubitatea asko handitzea, makinak jarduerarik gabe dagoen denborak murriztuz.

DANOBATen sistema horiek guztiak bezero bakoitzaren premietan oinarrituta osatzen dira; beraz, DANOBATek estaltzen dituen xafla eraldatzeko aplikazioak benetan zabalak dira.

Doitasunezko mekanizaziorako soluzioak:

Standean GOIMEKek sektore zorrotzen pieza estrategikoetan doitasunezko mekanizazioak eta mekanizazio handiak egiteko zerbitzu guztien gaineko informazioa emango da.

Azpimarratzekoa da GOIMEKek bere produkzio ahalmenak handitu dituela duela gutxi,  SORALUCE FP-16000 azken belaunaldiko zentro multifuntzional bat erosi du eta. Erosketa berri horri esker, kooperatibak egun dituen produkzio ahalmenak handituko ditu eta, horrez gain, gaur egun duen kalitate zerbitzua indartuko du doitasun handia behar duten piezetan. Era berean, inbertsioarekin egun dituen ahalmen sorta zabaldu ahal izango du, eta artezketa eta fresaketa eragiketez gain torneaketa eragiketak ere eskaini, izan ere, orain arte enpresaren makina parke zabalean ez zen teknologia berri hori eskaintzen.

Era berean, bisitariek lehen eskutik eskuratu ahal izango dute Goimekek aeronautikaren sektorerako eskaintzen dituen soluzioen gaineko informazioa, izan ere, 20 urte baino gehiago dira enpresak sateliteetarako pieza estrategikoak fabrikatzen dituela, besteak beste, eta metal gogorren mekanizazioari buruzko ezagutzak ditu eta serie laburretan eta prototipoetan lan egiteko aukera ematen du.

Ebaketarako tresnak:

LATZek, ebaketarako tresnetan espezializatuta dagoen  DANOBATGROUPeko negozio arloak,  bere tresna estandarren gama, aeronautikako sektorerako dituen tresnak eta tresna berezien gama zabal bat aurkeztuko du Metalmadrid azokaren edizion honetan. LATZen tresnak ezagunak dira oso doiak eta oso fidagarriak direlako eta abangoardiako teknologia erabiltzen dutelako.

LATZek ebaketarako tresna estandarrak eta bereziak diseinatu, fabrikatu eta saltzen ditu, altzairu azkarrean eta metal gogorrean, industriako sektore nagusietarako: automobilgintza, aeronautika, ekipo ondasunak…

Bere tresna gama zabala eta bere esperientzia handia elkartzen ditu punta-puntako industriei soluziorik hoberenak eskaintzeko.