Skip to main content
2012/07/25

DANOBAT RAILWAYS INNOTRANS 2012-an

DANOBAT RAILWAYS INNOTRANS 2012-an

DANOBATGROUP RAILWAYS-ek, “Bogien Proba-Banku Dinamikoa´ berritzaile bat garatu du, DTR-25 modeloa. Bereziki SKF-ren lankidetzarekin diseinatutako makina da, trenen errodamendu, mekatronika eta monitarizazio sistemetan mundu mailako liderra den fabrikatzailearekin. Makina honen mundu mailako aurkezpena, irailaren 18tik 21era Berlinen egingo den INNOTRANS 2012 garraioaren nazioarteko azokan egingo da . Mantentze Lan Prediktiboetarako Bogien Proba-Banku Dinamikoak, egoki bermatutako bogie unitateak egiaztatu, konpondu eta entregatzeko balio du, honen ondorioz, funtzionamendu eta kalitate perfektuak bermatuz.

Trena tailerrean geldirik dagoela, makina honek aukera ematen du trenbidean hartuko lituzkeen ustiapen-abiadurak simulatzeko, 100km/h baino gehiagoko abiadurak simulatuz, modu honetan neurketa hauek trena trenbidean zirkulatzen dagoenean egitea saihesten delarik. Beraz, denbora aurreztea eta beste modu batean egin ezingo litzatekeen osagaien egoera diagnostikatzea lortzen da, trenaren mantentze lanak optimizatuz. Bogien Proba-Banku Dinamikoak integratuta daukan datuen eta balioen eskuratze sistema konfiguragarri da, horrela, mantentze lanak egiten dituen pertsonak, interesgarriak iruditzen zaizkion aldagaien neurriak eraldatzeko aukera izango du nahiz eta arruntenak diren osagaien baloreak eskuratzeko exekuzio estandar bat duen. Ekipo berri honetaz gain, DANOBATGROUP RAILWAYS-ek Hobi-Tornuaren modelo berri bat erakutsiko du, ardatzak trenetik desmuntatu gabe, trenen errodadura eta balazta-diskoen  mantentze zuzentzailerako eragiketa zehatzak egiten dituena. Eta gurpil-errailaren arteko zirkulazioaren ondorioz higadura eta deformazioa jasaten duten gurpilen profilak eraberritzeko ere balio du. DANOBATGROUP RAILWAYS-ek, Alemaniako KÜNSTLER BAHNTECHNIK enpresa entzutetsuaren lankidetza sinatu du berriki, eragin alemaniarra daukaten herrialdeetan bere produktuen salmeta egin eta asistentzia teknikoa eskaintzako. Bi enpresek, INNOTRANSen edizio honetan, aurreko edizioetan izandako arrakasta errepikatzea espero dute. Azokan parte hartzeko gonbidapena jaso nahi baduzu, bete ezazu ondorengo inprimakia.