Skip to main content
2012/06/08

DANOBATGROUP RAILWAYS-en ekipoak Madrilgo Metroan

DANOBATGROUP RAILWAYS-en ekipoak Madrilgo Metroan

Pablo Cavero, Madrilgo Komunitateko Garraio eta Azpiegitura Kontseilariak, egunero Madrilgo Metroaren 14 tailerretan egiten diren mantentze lanen prozesua azaltzen du. Mantentze lan hauek egiteko, hobiko hainbat tornu dituzte baita errodadura egoera detektatzeko ekipoak ere, guztiak DANOBATGROUP RAILWAYS-ek ekoiztu eta instalatutakoak. Madrilgo metroak dituen 2300 bagoien mantentze prebentibo, prediktibo eta erreaktibo lanak gauero egiten dira goizeko 01:30etatik 06:00etara. 800 pertsonek egiten dituzten mantentze lanei, eta DANOBATGROUPen teknologiari esker, metroaren kalitate balioak %100etik hurbil daude.

   

Egin klik Marketing cookie-ak aktibatzeko eta eduki hau ikusi ahal izateko

“Gaur trenen kotxetegian gaude, metroaren bagoiek lo egiten duten tokian. Hemen egiten dituzte mantentze lanak. Gauero, metroak 01:30ean bere ateak ixten dituenean, metroaren bagoiek hemen egiten dute lo eta mantentze prebentibo, prediktibo eta erreaktiboko lanak ere hemen egiten dituzte. Metroak gaur egun Madrilen 14 kotxetegi ditu, kopuru hau ia-ia metroak dituen lineen kopuruaren baliokide delarik. Madrilgo Metroak 2.300 bagoi ditu eta guzti hauek mantendu egin behar dira. Honek, lan hau burutzen duten langileen ahalegin handia eskatzen du. 800 langile dira. Gauero eta jai egun askotan ere, lanean aritzen dira hurrengo goizeko 6etan gainontzeko langileek metroa puntuan hartu eta fidagarritasunez eta puntualatasunez lan egin dezaten. Momentu honetan Metroan 8.000 langile inguru gara, lehen esan bezala, hauetatik %10 eta guzti hau, gau eta egun, denbora tarte txikian mantzen lanak egiten dituzten 800 langile horiei esker, izan ere Metroa itxi eta irekitzen den arteko denbora tartea, nekez iristen da 4 ordu eta erdira. Madrilgo Metroak 01:30ean ixten ditu bere ateak, bai lan egunetan baita asteburuetan ere. Imaginazio eta praktika enpresarial onenak erabili behar ditugu kudeatzaile gisa Madrilgo garraioaren jasangarritasuna madrildarrek eskatutako kalitate balioekin ziurtatzeko. Gaizki ohituak gaude. Munduko metrorik onena edukitzera ohituak gaude.'