Skip to main content
2022/11/18

Danobatgroupek bat egiten du Euskaraldiarekin

Danobatgroupek bat egiten du Euskaraldiarekin
  • 2022ko ariketan Danobatgroupeko kooperatibek parte hartzen dute berriz ere, aurreko bi edizioetan bezala
  • Guztira, 51 Arigune, 399 Ahobizi eta 73 Belarriprest ditu martxan industria taldeak

Danobatgroupek bat egin du erakunde gisa herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera sustatzea helburu duen ekitaldiaren 3. Edizioan, aurreko bi edizioetan bezala. “Hitzez ekiteko garaia” lelopean, Euskaraldia azaroaren 18tik abenduaren 2ra luzatuko da.

Euskaraldiaren lehendabiziko ediziotik atxikitu da industria taldea eta nabarmentzekoa da ordutik hona ariketa sozial honetara gehitu diren pertsonen kopuruaren hazkundea. Aurreko asteetan zehar, Euskaraldia girotzeko motibazio ekintzak abiatu dira Danobatgroupeko kooperatibetan, parte hartzea bultzatzeko, hala nola Euskaraldiarekin lotutako zalantzak eta proposamenak entzun eta jasotzeko jardunaldiak antolatu. Horrela, aurten 399 pertsonek hartu dute Ahobizi rola, 73 Belarriprest rolera atxikitu dira, eta 51 Arigune sortu dira Danobatgroupen baitan.

Danobatgroupek euskararekiko eta euskal kulturarekiko duen atxikimendu eta estrategian kokatzen da ekimen hau. Industria taldea osatzen duten kooperatibek 21 urtetik gora daramatzate euskararen erabilerari sendo eta tinko eusten, langileen artean, hornitzaileekiko harremanetan, bezeroekiko harremanetan eta gizartera begira konpromisoa ezagutzera ematen.

Euskaraz izango gara.