Skip to main content
2023/10/26

Danobatgroupek berriz ere presentzia nabarmena izan du CMH Makina-erremintaren Kongresuan

Danobatgroupek berriz ere presentzia nabarmena izan du CMH Makina-erremintaren Kongresuan
  • Hilaren 25etik 27ra CMH Makina-erremintaren Kongresuaren 23. edizioa egiten ari dira Donostian, eta industria taldeak digitalizazioaren eta fabrikazio aurreratuko berrikuntzaren alde egiten duena erakutsiko du bertan.
  • Platinozko babesle gisa ekitaldia babesteaz gain, gaur, hilak 26, Danobatgroupeko Berrikuntza zuzendari Nerea Arangurenek mahai-inguru batean parte hartu du, eta bertan azaldu du nola egiten dioten aurre taldeko negozioek fabrikazio adimenduago eta jasangarriago baterantz aurrera egiteko erronkari.

 

Aste honetan, Danobatgroupek berrikuntzaren eta eraldaketa digitalaren alde egiten duena ezagutzera eman du Makina-erremintaren Kongresuan (CMH); izan ere, urriaren 25etik 27ra kongresuaren hurrengo edizioa egiten ari dira Donostian, Gipuzkoako Parke Teknologikoan.  Beste urte batez, fabrikazio aurreratuko eta makina-erremintako erreferenteak presentzia nabarmena izan du Makina-erreminten Fabrikatzaileen Elkarteak (AFM) antolatutako foro honetan, non sektorearen azken aurrerapenak erakusten diren.

Topaketa horren platinozko babeslea izateaz gain, gaur, ekitaldiaren bigarren egunean, Berrikuntzako zuzendari Nerea Arangurenek "Etorkizuneko fabrika" izeneko mahai-inguruan parte hartu du. Bertan taldea murgilduta dagoen apustu teknologikoei buruzko zertzeladak eman ditu, baita eraldaketa digitalak negozio-eredu tradizionalenetan duen eraginari buruzkoak ere.