DanobatGroupek bulego berri bat zabaldu du Beijingen
Makina-erreminta ekoizten duen DANOBATGROUP konpainiak bulego berria zabaldu du Beijingen , Chaoyang distrituan, negozio gune pribilegiatuan. Bulego horrek Beijingen 2007an zabaldutako bulegoa ordezkatuko du. Espainian makina-erremintaren arloan liderra den DANOBATGROUP enpresak bulego berria zabaldu du Beijingen. Irekiera ekitaldian, besteak beste, honako hauek izan ziren: DANOBATGROUPeko zuzendari nagusia, Rafael Barrenechea; Espainiako Enbaxadako merkataritza aholkularia Txinan, Javier Serra; eta DANOBATGROUPek Txinan duen zuzendari nagusia, Javier Zabala.
Bertan izan ziren, halaber, Óscar Urdangarin, DANOBATGROUPeko merkataritza zuzendaria; Iván Máñez, Global Asia aldizkariaren zuzendari nagusia; eta Txinako enpresa alorreko ordezkariak; besteak beste, Gabriel Moyano, Espainiako Merkataritza Ganberaren idazkari nagusia Txinan. DANOBATGROUPen instalazio berrien aurkezpen ekitaldian, Rafael Barrenecheak DANOBATGROUPen Txinako ibilbidearen iraganaren eta orainaldiaren laburpena egin zuen, eta bereziki azpimarratu zuen datorren urtean hogei urte beteko dituela konpainiak Txinan ezarri zenetik. Bestalde, Javier Serrak DANOBATGROUPek Txinan daramatzan hemeretzi urteetan egindako lan ona azpimarratu zuen, eta jarraitu beharreko eredutzat jo.