Skip to main content
2022/06/22

Danobatgroupek emakumeen talentu zientifikoarekin duen konpromisoa sendotzen du

Danobatgroupek emakumeen talentu zientifikoarekin duen konpromisoa sendotzen du

Danobatgroup emakumeen talentu zientifikoaren sustapenaren aldeko apustua berretsi du Emakume Teknologoari Ada Byron sarien banaketan parte hartuz. Aurten Lourdes Verdes-Montenegro ikerlari eta behaketa erradioastronomikoetan espezialistaren lana aitortu dute senior mailan eta Julia Guiomar Alzheimer gaixotasunaren markatzaile goiztiarren azterketan ikertzailearena, kategoria gaztean.

Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak urtero ematen dituen sarien bederatzigarren edizioaren banaketa ekitaldia gaur goizean egin da Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean. Erakunde mailan, honako hauek izan dira ekitaldian: Eneko Goia, Donostiako alkatea; Teresa Laespada, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun diputatua (telematikoki); Estibaliz Hernáez, Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea; Montse Pardo, Microsoft Ibérica Erakunde Harremanetarako zuzendaria eta José María Guibert, Deustuko Unibertsitateko errektorea.

Ikerketaren eta garapen teknologikoaren alorrean emakumeen bokazioak sustatzea helburu duten sari banaketa honetan Nerea Aranguren, Danobatgroupeko Berrikuntzako zuzendariak parte hartu du ere. Halaber, aurtengo Ada Byron saria Julia Guiomar Niso ikertzaileari gazte mailan emateko ardura ere izan du.

Industria-taldea sarien babesleetako bat da, Microsoft, Bizkaiko Foru Aldundia eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea bezalako erakunde eta enpresekin batera. Era berean, Innobasque eta Basque Health Clusterren laguntza ere du lehiaketak.

Irrati-astronomiako bikaintasunaren saria

2022ko Emakume Teknologoaren Ada Byron sariek Lourdes Verdes-Montenegro andaluziarra, Granadako Unibertsitateko Zientzia Fisikoetan doktorea eta Severo Ochoa Bikaintasun Zentroko Zientifiko Titularra, galaxien bilakaeraren maiztasun anitzeko azterketan egindako lana aitortu dute, behaketa erradio-astronomikoetan arreta berezia jarriz.

Bestalde, Julia Guiomar Niso Galán kataluniarrak Ada Byron gazte saria jaso du gaur, biomedikuntzan egindako ikasketengatik. Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Teknologia Biomedikoko Zentroan Ingeniaritza Biomedikoan doktoratua eta Telekomunikazio Ingeniaritzan lizentziaduna unibertsitate bereko ETSITen, Nisok garuneko dinamikaren azterketan zentratzen du bere ikerketa, zehazki, elektrofisiologiaren arloan.

Aurtengo edizioan, epaimahaiak 117 hautagaitza jaso eta ebaluatu ditu sari nagusirako (3.000 euro) eta 37 gazte sarirako (1.000 euro). 2014an sortua, Ada Byron saria sei herrialdetan dago jada, eta Deustuko Unibertsitateak Europa eta Latinoamerikako beste herrialde batzuetara zabaltzea espero du, hala nola, epe luzera, nazioartean sari bat ematea. Ildo horretan, bederatzigarren edizioaren berrikuntza nagusia saria Txilera hedatzea da, eta bertan aurkeztuko da datorren irailean.

Danobatgroupek Ada Byron sarietan parte hartzea talentuaren kudeaketa estrategikoaren barruan kokatzen da. Kudeaketa horren ardatza bere profesionalen ahalduntzea eta emakumeek zientzian egiten duten ekarpena ikusaraztea bilatzen duten ekimenei laguntzea da, STEM bokazioak bultzatuz, sari hauek kasu. Hori guztia industria-sektorearen iraunkortasunari eusteko, produkzio-sarearen lehiakortasunerako eta berrikuntza bultzatzeko.