Skip to main content
2015/10/08

DANOBATGROUPek EMOn egin den BIEMH 2016 erakustazokaren hartu du parte

DANOBATGROUPek EMOn egin den BIEMH 2016 erakustazokaren hartu du parte

Bilbao Exhibition Centre (BEC) eta Espainiako Makina Erreminta Fabrikatzaile, Osagai eta Erreminten Elkarteak (AFM) , elkarlanean antolatzen duten Espainiako Makina Erreminta Biurtekoa (BIEMH)sektoreko fabrikatzaile eta banatzaile nagusiei aurkeztu zaie Milango (Italia) EMO erakustazokan.

Ekitaldi honen aurkezpenaren parte bat SORALUCEren standean egin da, non Rafael Idigorasek, erakunde honetako zuzendari gisa BIEMHera joatearen garrantzia aipatu duen bere hitzetan aukera aparta delako punta-puntako garapen eta teknologiak ezagutu, berauetara hubildu eta eskuragarri izan daitezen bezeroen lehiakortasuna hobetzeko. Komentatu duen moduan teknologian inbertitzea ezinbestekoa da herrialde baten garapenerako eta inbertsio zuzen baterako lehen pausoa emateko BIEMH leku egokia da.

BIEMH irudi berri batekin aurkeztu da, adimendun fabrikazioan eta industria 4.0n oinarrituta enpresaren indarrari keinu eginaz “You make it big” (zuk egiten duzu haundi).

Aurkezpen ekitaldian besteak beste Xabier Basañez BECeko Zuzendari Nagusia, Xabier Ortueta, Espainiako Makina Erreminta Fabrikatzaile, Osagai eta Erreminten Elkarteko (AFM) Zuzendari Nagusia eta Ibarmia, Soraluce eta Bost-eko ordezkariak izan dira.

DANOBATGROUPek DANOBAT eta SORALUCEren berrikuntza eta produkturik aipagarrienak ditu erakusgai egun hauetan EMO erakustazokako hiru stand ezberdinetan. EMOn aurkezten diren berrikuntzen inguruan informazioa gehiago link honetan.