Skip to main content
2024/05/27

Danobatgroupek eskua luzatuko dio fabrikazio aurreratuaren hurrengo belaunaldiari WORKinn Talent Huben

Danobatgroupek eskua luzatuko dio fabrikazio aurreratuaren hurrengo belaunaldiari WORKinn Talent Huben
  • Enplegu foroan, taldearen eta taldeko kooperatiben lan eskaintzak aurkeztuko dizkie ikasle gazteei eta aukera profesional berrien bila dabiltzan pertsonei
  • WORKinn BECeko 1 pabiloian egingo da, ekainaren 5ean eta 6an, Makina-erremintaren Nazioarteko Bienalaren barruan 

 
Fabrikazio aurreratuaren sektorean talentua sustatzeko hartu duen konpromisoarekin bat eginez, Danobatgroup industria taldeak WORKinn Talent Hub enplegu foroan parte hartuko du, ekainaren 5ean eta 6an, Makina-erremintaren Nazioarteko Bienalaren (BIEMH) hurrengo edizioaren esparruan. 
 
Bi egunetan, taldeak bere balio proposamena partekatzeko gune bat izango du, non bere enpresa-eredu aparta eta Danobatgroupen eta Danobat, Soraluce eta Goimek kooperatiben azken lan eskaintzak ezagutzera emango dituen.
 
Bertaratuek, batez ere ikasle gazteek eta enplegu aukera berrien bila aktiboki ari diren pertsonek, Danobatgroupeko taldearekin interakzioan sartzeko aukera izango dute, eta Danobatgroupek bere enpresetan txertatu behar dituen profil motak ezagutu ahal izango dituzte. 
 
WORKinn Talent Hub enplegu foroa Bilbao Exhibition Centreko (BEC) 1 pabiloian egingo da, eta aukera bikaina izango da ikasketen azken kurtsoak egiten ari diren eta laster lan munduan sartuko diren ehunka gazte ezagutzeko eta haiekin interakzioan sartzeko. 
 
 
MONDRAGON GAL eta MAL sarien sustapena
 
Danobatgroupeko gunean, halaber, MONDRAGON 2024 GAL-MAL sariak sustatzeko gune bat egongo da, non XXI. mendeko erronkei irtenbide aitzindariak eskaintzen dizkieten proiektuak sarituko diren.
 
Taldeak Eraldaketa digitalari eskainitako kategoria babesten du zehazki, erronka eta aukera handiak ditu-eta. Lehiakortasuna bultzatuko duen eta aberastasuna eta ongizatea sortuko dituen eraldaketa bati laguntzeko apustu irmoa da DANOBATGROUP saria, eraldaketa hori azkartzeko alternatiba eta irtenbide berritzaileak sortzen baititu. 
 
Aurkeztu beharreko lanak gai hauekin lotuta egon daitezke: produktuaren/zerbitzuaren smartizazioa, prozesuen hobekuntza, bezero digitala edo zibersegurtasuna eta kultura digitala. 
 
Sariei buruzko informazio guztia esteka honetan dago eskuragarri.

Danobatgroupi buruz

Industriako fabrikazioari aplikatutako teknologien alorrean 70 urteko ibilbidea eginda, Danobatgroupek trebakuntza handiko 1.400 pertsona baino gehiagok osatutako plantilla bat dauka, eta 337 milioi euroko fakturazioa. Taldea erreferentziako eragilea da nazioartean, makina-erremintaren sektorean eta industriako fabrikazioari aplikatutako teknologietan.