Skip to main content
2017/03/27

DANOBATGROUPek eta Eusko Jaurlaritzak beraien arteko elkarlana indartuko dute

DANOBATGROUPek eta Eusko Jaurlaritzak beraien arteko elkarlana indartuko dute

Industrian teknologia digitalak sartzeak eta produkzio prozesuen eraginkortasuna handitzeko formula berriak bilatu nahiak profil profesional berrien eskaerak izatera eramaten gaitu, gero eta profil profesionalagoak eta industria bizitzen ari den eraldaketa sakonei erantzuteko gaitasunarekin.

Testuinguru honetan Eusko Jaurlaritzak eta DANOBATGROUPmakina-erreminten fabrikatzaileak protokolo bat sinatu dute Txandakako Lanbide Heziketa (LH) Dualeko proiektuak elkarrekin bultzatzeko lan esparru bat aurkitzeko, egitarau teoriko sendoa eta produkzioa gune errealetan esperientzia praktikoa konbinatzen dituen heziketa eredua baita.

Hitzarmena Iñigo Urkullu lehendakariak eta DANOBATGROUPeko zuzendari Pello Rodriguezek sinatu dute gaur, eta industriaren beharrei erantzuna ematen lagunduko duten espezializazio profil berriak garatzen lan egitea ere aurreikusten du.

Akordioa Lehendakaritzaren egoitzan egin den zeremonia batean sinuatu da, eta aurreikusten du, baita ere, Euskal Exekutiboaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzak arau esparru bat bultzatzea, etengabe aldatzen ari den industriaren errealitatera egokituko den prestakuntza programak egitea errazago izan dadin.

Hitzarmena beste urrats bat gehiago da DANOBATGROUPen eta euskal erakundeen arteko harmonian,  izan ere, batera ari dira komunitate akademikoak eta lan merkatuaren arteko harremanak areagotzeko asmoarekin, eta batera ari dira, baita ere, lanbide heziketa bultzatzen, talentuen prestakuntza sustatzen eta industriaren lehiakortasuna areagotzen.

Historia bat Lanbide Heziketa Dualarekin konprometituta

Eusko Jaurlaritzarekin adostutako protokoloa beste aurrerapauso bat gehiago da giza kapitala trebatzearen alde eta kalitateko Lanbide Heziketaren alde DANOBATGROUPek ekindako erronkan.

Gaur egun, euskal fabrikatzaileak berezko prestakuntza zentro bat dauka bere instalazioetan: Muntatzaileen Tailer Eskola, alegia. Heziketa proiektu estrategikoa da firmarako eta euskal industri ehunaren garapenerako, txandakako lanbide heziketa duala eskaintzen baitu.

Tailer Eskola Elgoibarko industri taldearen instalazioetan ezarri da, Alemanian arrakasta eduki ondoren –enpresak jada garatzen zuen eredu hau Alemanian dituen lantegietan– eta Goi mailako Formazio Ziklo bat eskaintzen du Mekatronikan.

Horrez gain, DANOBATGROUPen proiektuak hirugarren ikasturte bat du aparte, ikasleek Fabrikazio Aurreratuko Makina-errreminten Proiektuak Prest Jartzen ikas dezaten. Titulua Eusko Jaurlaritzak homologatuta dago.

Titulazioaren funtsezko ezaugarria da irakaskuntza teorikoa eta benetako fabrikazio ingurune batean praktikak egitea konbinatzen dituela. Hiru urteko prestakuntza da, eta bertan prestakuntza teorikoaz aparte praktikak ere egiten dira, dela Euskadin dela taldeak atzerrian dituen lantegietan.

 

DANOBATGROUPek eta Eusko Jaurlaritzak beraien arteko elkarlana indartuko dute enpresara zuzendutako Lanbide Heziketa bultzatzeko