Skip to main content
2015/05/25

DANOBATGROUPek .EUS domeinua eskuratu du bere web guneentzat

DANOBATGROUPek .EUS domeinua eskuratu du bere web guneentzat

DANOBATGROUPek eta taldea osatzen duten kooperatiba guztiek bat egin dute .EUS ekimenarekin eta dagoeneko taldeko negozio guztiek dute .EUS domeinua.

.EUS domeinua, Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatearen Interneteko lehen mailako domeinua da. Bere helburua euskara eta euskal kultura sustatu eta Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatea kohesionatzea da. .EUS, hortaz, tresna bat da, euskara beste hizkuntzen mailan kokatzen duena, euskararen normalizazioan lagunduko duena eta euskararen herriari nazioarteko aitortza eskaintzen diona.

DANOBATGROUP kooperatiba taldeak euskararekiko eta euskal kulturarekiko atxikimendu eta sentsibilizazioa erakutsi izan du beti, bai barrura begira langileen artean euskararen erabilera bultzatu eta indartzeko euskara planak aurrera eramanez, eta baita gizarteari begira ere hainbat ekimeni atxikimendua adieraziz eta eragile eta bultzatzaile izanez euskara erabil dadin eskola, hornitzaile eta abarren artean. Ekimen hau, bide horretan beste pauso bat da.