Danobatgroupek First Lego League Euskadi-MONDRAGON txapelketaren finala babestu du beste urte batez

-
Larunbat honetan, Mondragon, Mondragon Unibertsitatea eta Innobasquek antolatutako txapelketa egin zen eta industria taldeak txapelketan babesten duen saria entregatzeaz gain, talde parte hartzaile baten babeslea ere izan zen.
-
Lehiaketak 6 eta 16 urte bitarteko haurren artean STEAM diziplinekiko interesa sustatzea eta bultzatzea bilatzen du.
Gazteen artean STEAM diziplinak sustatzearen alde egiten duen apustu irmoaren barruan, Danobatgroup industria taldeak First Lego League Euskadi-MONDRAGON txapelketaren 16. edizioko finalean lagundu du aurten ere.
Larunbat honetan, otsailak 22, egin da lehiaketa, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Iturripeko Campusean, eta 6 eta 16 urte bitarteko 300 ikasle baino gehiago bildu ziren bertan, kategoria guztietan parte hartzeko eta teknologia modu sortzaile eta berritzailean erabiltzeko.
Iker Usabiagak, Danobatgroupeko Gestio Sozialeko zuzendariak, Robotaren diseinuaren 2. Saria entregatu zion Bkitsaspekoak taldeari, sari hori industria taldeak babesten baitu.
"Honelako ekimenak ezinbestekoak dira txikitan diziplina zientifiko-teknologikoekiko interesa pizteko. Horregatik, Danobatgroupentzat plazer handia izan da aurten ere txapelketa honetan parte hartzea.”, nabarmendu du inaugurazio ekitaldian egon den Andres Mazkiaranek, Danobatgroupeko lehendakariak.
Gainera, edizio honetako berrikuntza gisa, First Lego League Euskadi-MONDRAGONen emandako laguntzaren barruan, industria taldeak Bergarako Mariaren Lagundia ikastolako taldeetako bat ere sponsorizatu du finalean.
FLL Euskadi-MONDRAGON txapelketa Mondragonek antolatu du, Mondragon Unibertsitatearekin eta Innobasquerekin batera, eta 6 eta 16 urte bitarteko ikasleen artean talde lana eta erronka praktikoen ebazpena sustatzen ditu. Txapelketaren fase bakoitzean, parte hartzaileek Lego piezekin robotak diseinatu, eraiki eta programatu behar izan dituzte hainbat erronka ebazteko, ingeniaritzan eta programazioan trebetasunak modu praktiko eta motibatzailean garatzeko aukera izanda.
Gainera, 100 herrialde baino gehiagotan egiten diren tokiko txapelketetako talde irabazleek martxoaren 29an lortutako garaipena berresteko aukera izango dute, Ingeniera Soy elkarteak antolatuta Coruñan egingo den Espainiako finalean.