DANOBATGROUPek industriaren jasangarritasun ekonomiko, ekologiko eta sozialean laguntzen duten produkzio sistemak eskaintzen ditu
Energia kontsumoaren gorakadak eta baliabide natural zein lehengaien gainerabilpenak arriskuan jartzen dute gizartea. Bestalde, merkatu eskaerak pieza konplexuagoak mekanizatzeko makina gero eta sofistikatuagoak eskatzen ditu, pieza gero eta kalitate handiagoarekin eta denbora laburragoan mekanizatzeko. Argi dago lehiakortasuna hobetzea jasangarritasunarekin bat joan behar dela. Frogatuta dago energia kontsumoa optimizatzen bada eta hondakin materialak murrizten badira eragin positiboa lortu daitekeela produktibitatean; eta ondorioz, aurreztu egin ahal izango dela produkzio sistemaren zikloan.
Mundu mailako paradigma aldatzen ari da eta makina erreminta sektoreak ere inplikatu beharra dauka gure planetaren jasangarritasunean, eta etorkizuneko produkzio sistemei eragingo dien erronka ekonomiko berriei, ingurumen arlokoei eta gizarteari dagozkienei aurre egiten. DANOBATGROUPentzat lehiakortasuna eta jasangarritasuna gehitzea eskutik doaz. Eko-eraginkortasun produktiboan nabarmentzeak ez dauka zertan aldaketa adierazi lehiakortasuneko ohiko elementuetan, besteak beste, zehaztasun, abidadura edo fidagarritasun, segurtasun edo ergonomian. Are gehiago, DANOBATGROUPentzako ikuspuntu hau gakoa da datozen hamarkadetarako bikaintasuna ziurtatzeko fabrikazioan. Gaur egun, DANOBATGROUPek jasangarritasunarekin lotura duten hainbat ikerketa proiektutan dihardu lanean, eta horrek makinen energia efizientzia handitzen laguntzen dio, baliabide eskasiaren aurrean irtenbide berriak bilatzen lagundu, isuriak gutxitu, makinetan diharduten langileen kontrol sistema aurreratuen bidez segurtasuna eta lanaren kalitatea handitu. Energia-eraginkortasuna hobetzeko irtenbideak Diseinu berriek pisua gutxitzen duten osagaiak txertatzen dituzte makinaren zurruntasun eta dinamikan eragin gabe, eta horrek energia kontsumoa aurrezten du. DANOBATGROUPek abangoardiako soluzioak inplementatzen ditu bere makinen efizientzia energetikoa hobetzera zuzenduta:
- Kontrol sistema aurreratuak, makinaren denbora hiletan stand-by moduan jartzen direnak edo balaztaketaren mugimenduan energia errekuperatzen dutenak.
- Mugimenduan dauden masak minimizatzeko osagai arinagoak sartzea.
- Mekanizazio prozesu eraginkorragoak lortzeko operazioen integrazioa.
Isuriak gutxitzeko irtenbideak DANOBATGROUP mekanizatuko denbora murriztu, hozkarri edo koipeztatzaileen erabilera gutxitu eta txirbil hondakinak gutxitzeko mekanizazio prozesu berrietan ari da lanean. Honek guztiak makinen ingurumenaren gaineko eragina gutxitzeko balio du:
- Errefrigerazio eraginkorreko sistemak: errefrigerazio unitatearen dimentsionamentu optimoa, MQL , kriogenizazioa, modulukako diseinua.
- Makinaren bizitza amaieran ingurumenean izan daitekeen eragina minimizatuko duten materialez osatutako osagaiak erabili.
- Mekanizatu denboretan aurreztu: mugimenduak gutxitu, erreminta kopurua gutxitu, talkak ekidin etab.
- Zaratak eta isuriek eragindako ingurumen kutsadura gutxiagotzea.
Jasangarritasun sozialerako irtenbideak DANOBATGROUP makinek kontrol sistema adimenduna izaten dute makinen erabilera eta mantenimendua errazteko eta makinetako langileen segurtasuna eta kalitatea handitzen dute.
- Inguruarentzako asistentzia matxurak diagnostikatzeko. Makina-pertsona interakzioa.
- Makina erabiltzeko formazio sistema pertsonalizatua.
- Mekanizatu prozesu konplexuen programazioan laguntza.