DANOBATGROUPek oso balorazio positiboa egin du EMO 2013an izandako presentziaren inguruan
DANOBATGROUPek irailaren 16tik 21era bitartean Hannover-en egin den EMO erakustazokan izandako presentzia positiboki baloratu du. Edizio honetan DANOBATGROUPek apostu handia egin du, eta inoiz baino gehiago inbertitu du 1700 metro koadro osatuz, guztira 15 makina jarriz erakusgai. Edizio honetan DANOBAT eta SORALUCE marken punta-puntako teknologia jarri da ikusgai, mundu mailako berezienen artean zeudenak, hain zuzen ere. Alemania, Europa eta nazioarteko beste herrialde batzuetako goi mailako bezeroen interesa piztu duten industriarako soluzioak erakutsi dira.
Artezketa eta torneaketarako soluzioen standean ondorengo makinak egon dira ikusgai: neurri handiko piezentzako diseinatutako DANOBAT WT-92-6000 artezteko makina horizontala, DANOBAT VG 1000/700 zehaztasun handia behar duten erdi tamaina eta tamaina handiko piezak mekanizatzeko artezketa bertikaleko zentroa, eta DANOBAT-OVERBECK IRD-400 barneak eta erradioak artezteko bi artezteko makina horizontal. Bi hauetako batek DANOBAT LG-400 barneak eta kanpo aldeak artezteko artezteko makinarekin batera medikuntza sektorerako protesiak mekanizatzeko duten gaitasuna erakutsiz. DANOBAT E-315FV zentrorik gabeko artezteko makina, DANOBAT-OVERBECK ID-600 zehaztasun handiko artezteko makina barneak, kanpo aldeak eta aurpegiak artezteko eta DANOBAT TH500 tornu horizontala automozioko aldaketa kaxetako ardatzak mekanizatzeko garatutakoa bereziki. Fresaketa-mandrinaketa eta torneaketa bertikaleko soluzioen standean hainbat makina bertatik bertara ikusteko aukera izan dugu. Batetik, SORALUCE FXR-16000 neurri handiko fresatzeko-mandrinatzeko makina, oso soluzio malgua neurri handiko piezentzat; bestetik, SORALUCE F-MT-4000 funtzio anitzeko fresatzeko-torneatzeko zentroa, fresaketa, mandrinaketa, zulaketa eta hariztaketa operazio guztiak lotualdi batean egiteko aukera ematen duena konplexutasun handiko piezetan; bestalde, SORALUCE VTC-3200 torneaketa bertikaleko zentroa, torneaketa, artezketa, fresaketa, zulaketa, hariztaketa eta neurketa operazioetan zehaztasuna eta kalitatea eskaintzen duen zentroa; eta azkenik, zutabe mugikorra eta mahai finkodun SORALUCE SL-8000 fresatzeko makina konpaktua, makina malgua diseinu konpaktu eta ergonomikoarekin. Bestalde ebaketa-zulaketako soluzioen standean ondorengo makinak jarri dira ikusgai: neurri handietarako DANOBAT TDS20 zinta-zerra, DANOBAT HDS 8A zinta-zerra diseinu konpakto eta ergonomikoarekin, eta DANOBAT iDS 5A zinta-zerra produkzio maila altuak lortzeko adinako zurruntasunez diseinatua. Azkenik, LATZen ebaketarako erreminten standean erreminta estandarren gama, aeronautika sektorerako erremintak eta erreminta berezien gama zabala erakutsi dira. Instituzio mailan aipatu beharra dago, Joachim Gauck Alemaniako Errepublika Federaleko Presidenteak azken aurrerapenak ikusteko bistiatzea aukeratutako bakarretako bat DANOBATGROUP izan zela, EMOren irekiera ofizialaren ondoren SORALUCEKO standa bisitatu baitzuen hain zuzen ere.
Eman dugun irudiak mundu mailako onenekin bertatik bertara lehiatzeko aukera eman digu.