Skip to main content
2015/07/10

DANOBATGROUPek tren industriarako web orri berri bat railways.danobatgroup.com

DANOBATGROUPek tren industriarako web orri berri bat railways.danobatgroup.com

DANOBATGROUPeko tren dibisioak, zeina liderra den osagai birakarien mantentze lanetarako eta ekoizpenerako giltza eskura erako soluzioetan zein osagai horien mekanizaziorako makina indibidualen fabrikazioan, iragarri du webgune berria abian jarriko duela railways.danobatgroup.com. Gune horretan, taldeak DANOBAT eta SORALUCE marketako produktu estrategikoak, berritzaileak eta azken teknologia dutenak erakutsiko ditu, esaterako, DANOBAT hobiko tornua: tren ardatza desmuntatu beharrik gabe tren gurpilen eta freno diskoen mantentze lanak egiteko gai den makina bat.

Taldeak web orri berri horren bitartez urrats bat gehiago eman nahi izan du tren sektoreko bezeroekiko konexioan. Gutxiago gehiago dela dioen printzipioa oinarritzat hartuta, gune horretan soluzio bakoitzari buruzko informazio zehatza eta indibidualizatua dago

“Azterketako kasuak” izeneko atala da gune berriaren funtsezko alderdi bat. Atal horretan, bezeroei ahalik eta balio erantsi handiagoarekin soluzio berritzaileak eta pertsonalizatuak eskaintzeko zer erronkari erantzun behar izan dioten azaltzen da. Bezeroen eta DANOBATGROUPeko tren sektoreko adituen arteko elkarlan estua izan da proiektu horien arrakastaren gakoa.

Gaur egun sektorean erreferente diren hainbat enpresarekin, esaterako, Bombardier, Greenbrier, CAF, Siemens eta First Great Western enpresekin, garatzen ari diren eta elkarlanean egiten ari diren proiektuak izan daitezke azterketako kasu horietako adibide batzuk.

Web orria optimizatuta dago intuizioz erabili ahal izateko, eta diseinu modernoa du, produktuen gamari buruzko informazioa ematea errazteko eta hobetzeko. Gainera, railways.danobatgroup.com webgune egokikorra da, hau da, edozein ordenagailu, telefono edo tabletatik kontsultatu daiteke, eta edozein tokitatik eta inolako mugapenik gabe eskuratu dezake bezeroak informazio hori.