Skip to main content
2015/12/04

DANOBATGROUPek trenen mantentze lanetarako dituen soluzioak aurkeztuko ditu Londresko ROLLING STOCK FLEET MAINENANCE kongresuan

DANOBATGROUPek trenen mantentze lanetarako dituen soluzioak aurkeztuko ditu Londresko ROLLING STOCK FLEET MAINENANCE kongresuan

DANOBATGROUP da abenduaren 9tik 10era Londresen egingo den Rolling Stock Fleet Maintenance kongresuaren babesletako bat.

Tren sektorerako ikerketa eta berrikuntza sailaren arduradun Ander Azkarateren esku egongo da tren sektorerako proiektu berri bati ekiteko unean enpresak eskaintzen duen metodologiaren azalpena, bai eta enpresa beti makina emate hutsetik haratago joaten saiatzen dela esatea ere.

Besteak beste, DANOBATek tren arloko bazkide teknologiko gisa egiten duen lana nabarmenduko da, izan ere, trenen mantentze lanetan diharduten tailerrei, errodadura pieza eta ardatzak fabrikatzen dituztenei eta tren gurpilen mantentzen lanetan ari direnei soluzio osoak ematen dizkie, bai proiektua planifikatzen denean bai azkenean gauzatzen denean, eta behar duten tren alorreko ekipamenduz eta teknologiaz hornitu ere bai.

DANOBATen zerbitzuak kontratatu dituzten sektoreko enpresen benetako kasuak ezagutzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Zehazki, trenen bogieak eta ardatzak desmuntatu, konpondu eta berriz muntatzeko lanak eta bukaerako ikuskapena automatizatzeko Danobatek eskaintzen dituen zerbitzuen benetako kasuak erakutsiko dira.

Era berean, Ander Azkaratek aztertuko du nola enpresak algoritmoak eta software funtzionaltasun aurreratuak garatu dituen, muntatutako bogie eta ardatzen mantentze lanetarako munduan dauden instalaziorik aurreratuenei soluzio oso bat emateko asmoarekin.

DANOBAT DTR (Dynamic Train Bogie Test Rig) ekipamendu berritzailea ere aurkeztuko da. Baldintzapeko mantentze lanetarako soluzio bat da, kasu honetan, bogiearen elementu birakarien eta errodamenduen egoera ebaluatuta.

London Business Conferencesek antolatu du kongresua, DANOBATGROUPen babesarekin, beste babesle batzuen artean. Ekitaldia tren sektoreko profesionalei zuzenduta dago, eta bertan trenen mantentze lanetan segurtasuna eta fidagarritasuna hobetzeko eta kostuak ahalik eta gehien murrizteko egin diren berrikuntzei loturiko benetako kasuak azalduko dira, 25 hizlari baino gehiagoren eskutik. Helburua da gonbidatutako profesional horiek guztiek debaterako ekarpenak egitea, beraien ezagutzak edo esperientziak baliatuz.