DANOBATGROUPeko kooperatibek EUSKARALDIArekin bat egingo dute, euskararen erabilera handitzeko planen eskutik
DANOBATGROUPeko kooperatibetan duela hainbat urtetik hona dituzten euskararen erabilera handitzeko planen eskutik aurten EUSKARALDIArekin bat egingo dute.
Euskal Herriko erakunde publiko eta herrietako elkarte ezberdinek bultzatuta, 11 egunez (azaroaren 23tik abenduaren 3ra) euskarari eusteko ariketa praktikoa izango da EUSKARALDIA eta bi rol hauetako bat aukeratu beharko du bakoitzak Ahobizi edo Belarriprest.
Ahobiziek euskaraz ulertzen duten guztiei euskaraz hitz egiteko konpromisoa hartuko dute eta Belarriprestek berriz gainerakoei eskatzen die berari euskaraz hitz egiteko berak beste hizkuntza batean erantzun arren. Pertsona bakoitzak zein rol aukeratu duen jakiteko Ahobizi eta Belarriprest txapak jarriko ditu bakoitzak egun horietan.
Hau guztia aurrera eramaten laguntzeko DANOBATGROUPeko 48 langilek EUSKARALDIAren inguruko formazioa jaso dute EMUNeko aholkularien eskutik.
EUSKARALDIAren entrenamendu antzeko bat egingo da DANOBATGROUPeko kooperatibetan guztietan urriaren 1etik 5era bitartean lan orduetan.
Ilusioz eta aldi berean arduraz hartu dute langileek erronka hau eta denak norabide berean jartzeko ahaleginean Ahobizi eta Belarripresten rolak ondo ezagutu eta EUSKARALDIAren nondik norakoak zehazten ahalegindu dira elkarrekin egin duten formazio saioan.