DANOBATGROUPeko zehaztasun handiko mekanizaziorako negozioak Bilboko "SUBCONTRATACIÓN 2015"
Goimek Koop. E. DANOBATGROUPeko kooperatiba da, eta zehaztasuneko mekanizatuan espezializatua izanik batez ere aeronautika sektorera zuzendutako mekanizaturako gaitasunak erakutsiko ditu F-27 hall-eko 5. standean Euskadiko punta-puntako aeronautika sektoreko enpresekin batera “SUBCONTRATACION 2015” erakustazokan, fabrikaziorako prozesu eta ekipoen Nazioarteko Erakustazokan.

Aeronautika sektorerako zehaztasuneko mekanizazioko aplikazioak erakutsiko ditu bereziki. balio handiko soluzioak eskainiz kostu lehiakorrean geometria konplexuko piezen mekanizaziorako Titanioa, Aluminioa, Inox, Incote, Invar etab. gisako materialetan.
Goimek Koop. E.ak zerbitzu bateratu bat eskaintzen du, hornikuntza kate osoaren gestioa duena barne; lehengaia erostetik hasi, piezaren mekanizatuarekin jarraitu, tratamendu termiko/azalekoa eta pintura egiaztapena ere eskaintzen bukatzeko eta azkenik mekanizatutako piezaren egiaztapena. Goimek Koop. E.ak piezen mekanizaziorako jarduera sektore ezberdinetara bideratzen du, bai makina erreminta, aeronautika, energia eolikoa eta trenen sektorea besteak beste.