Digitalizazioaren eta talentuaren kudeaketaren alde egiten ari denaren berri emango du Danobatgroupek Makina-erremintaren Kongresuan
-
Industri taldeak presentzia nabarmena edukiko du ekitaldian, platinozko babeslea baita bertan.
-
Foroaren hogeita bigarren edizioa da, eta urriaren 23tik 25era egingo da Gipuzkoako Parke Teknologikoan.
Danobatgroup enpresa taldea makina-erreminten eta industriako ekoizpen sistema aurreratuen fabrikazioan espezializatuta dago, eta eraldaketa digitalaren alde egiten ari dena eta giza kapitalaren kudeaketarako duen estrategia ezagutaraziko ditu Makina-erremintaren Kongresuaren hurrengo edizioan, zeina urriaren 23tik 25era egingo baita Gipuzkoako Parke Teknologikoan.
Fabrikatzaileak presentzia nabarmena edukiko du berriro ekitaldian, zeinak hogeita bigarren edizioa egingo baitu Makina-erreminten Fabrikatzaileen Elkarteak antolatuta.
Kongresuaren irekiera egunean, Danobatgroup platinozko babeslea izanik, Berrikuntzako zuzendari Nerea Arangurenek “Digitalizaziorantzako eta Balio Ekarpenerantzako bide orria” izeneko hitzaldia emango du.
Hitzaldiaren helburua da taldeak abiarazitako eraldaketa digitaleko prozesuaren berri ematea. Prozesu horrekin, Danobatgroupek berrikuntzaren abangoardian duen posizioa indartu nahi du eta balio erantsi handiko produktu eta zerbitzuen eskaintzan lidergoari eutsi.
Ekimen hori Accenture zerbitzu profesionalen multinazionalarekin ari da lantzen taldea, eta bertan sartzen da, baita ere, balio bulego baten sorrera lortutako aurrerapenak monitorizatzeko eta arkitektura digital berri bat eraikitzeko ahalmenarekin, etorkizuneko industriaren erronkei aurre egiteko, beste gauza batzuen artean.
Talentuaren kudeaketaren eremuan, Arangurenek mahai inguru batean parte hartuko du, non batez ere giza kapitalarekin zerikusia duten erronka nagusiei helduko zaien. Mahai inguruan, Aranguren ez ezik, Bic Gipuzkoako zuzendari gerente Marisa Arriola eta PeopleMatterseko zuzendari Camila Hillier-Fry ere egongo dira, beste partaide batzuekin batera.
Horrela, berrikuntzako zuzendariak pertsonen ardatzean taldeak duen estrategia ezagutaraziko du. Pertsonak beren ahalmen guztia adierazteko gai izatea, pertsonak ahalduntzea, eta pertsonek beren nahiak asebetetzea eta beren jomugak lortzea dira funtsean estrategiak bilatzen duena.
“Gure apustuak eskatzen du giza kapitalaren garapena bultzatzeko bokazioarekin diseinatutako karrera kurbak definitzea, ibilbide profesional osoak, erronka ugari eta hobetzeko aukerak dituztenak eta etengabe bilakatzen ari direnak eskaintzeko”, ziurtatu du Arangurenek.
Danobatgroupi buruz
Industriako fabrikazioari aplikatutako teknologikoen alorrean 65 urteko ibilbidea eginda, DANOBATGROUPek trebakuntza handiko 1.300 pertsona baino gehiagok osatutako plantilla bat dauka. Taldea erreferentziako eragilea da nazioartean, makina-erreminten sektorean eta industriako fabrikazioari aplikatutako teknologietan.