Euskararen eguna 2020
Batzen gaituen esentziak izan dezala presentzia lemapean Danobatgroup kooperatiba taldeak bi lehiaketa antolatu ditu 2020ko euskararen eguna ospatzeko, bata bertako langileei zuzendutakoa eta bestea kooperatibak dituen herrietako gizarteari zabaldutakoa herrietako herri aldizkariekin elkarlanean.
Langileei zuzendutako lehiaketan hiru egunez egin behar izan dituzte ariketak asmakizunak eta galdera-erantzun batzuk osatuz, eta Amaia Azkue eta Ivan Morillo izan dira irabazleak.
Gizartera zabaldutako ekimenean parte hartzeko berriz, euskararen inguruan hausnarketa egin behar zen eta aurten Azkoitiko Jaione Aranguren eta Alegria Dulantziko Irune Lopezek eskuratu dituzte Errigorako saskiak.
Danobatgroupek euskararen erabileran eragiteko konpromiso irmoa du, eta egunerokoan euskara erabiltzeaz gain hiztegi teknikoa ere lantzen ari da erabilienak diren hitz teknikoz osatutako hiztegia elikatuz: https://www.danobatgroup.com/eu/