FAGOR ARRASATEk dimentsio handiko prentsa buruen mekanizazio prozesua hobetu du, zutabe mugikorreko SORALUCE fresatzeko eta mandrinatzeko makinari esker
FAGOR ARRASATE mundu mailako espezialista da deformazio bidezko makina erreminten diseinuan, fabrikazioan eta hornikuntzan; prentsa eta estanpazio sistema osoetatik txapa metalikoak fabrikatzeko, prozesatzeko edo mozteko lineatara edo txapazko pieza konplexuak fabrikatzeko linea berezi osoetara. FAGOR ARRASATEk dimentsio handiko prentsa buruen mekanizazio prozesua hobetu du, zutabe mugikorreko FX-20000 fresatzeko eta mandrinatzeko makinari esker. Makinak mekanizazio prozesua optimizatzea eta zikloko denborak murriztea ekarri du, piezaren lotura kopurua nabarmenki txikitzeagatik eta baita SORALUCE buruek duten malgutasun eta txirbila ateratzeko gaitasun handiarengatik ere.
ERRONKA: Prentsako buruak mekanizatzea ahalik eta lotura kopuru txikienarekin .
- 20 ÷ 150 Tn arteko prentsako buruak mekanizatzea.
- Mekanizazioa pendularrean: hutsarteak = 0.
- 1+2 lotura: oinarria eta oineko plakaren goiko zonaldea mekanizatzea: 4 gida fresatzea + zulaketa eragiketak.
- 3 lotura: errotazio eta translaziodun mahaiaren 4 alboak mekanizatzea: ardatzetarako zuloak mandrinatzea , diametroak, hainbat plano fresatzea eta askotariko zulaketak.
SORALUCE SOLUZIOA:
- FX-20000 zutabe mugikorreko fresatzeko eta mandrinatzeko makina.
- X ibilbidea: 20000 mm / Y ibilbidea: 4800 mm / Z ibilbidea: 1900 mm.
- Motorraren potentzia: 71 kW / 2000 rpm.
- Ram Balance.
- Kaina modularra: Ø 200 mm / W: 1400 mm.
- Buru unibertsal pertsonalizatua.
- Errotazio eta translaziodun mahaia: 5000 x 350 mm / V: 3000 mm / 150 Tn.
- Oineko plaka: 11000 x 600 mm.