Skip to main content
2017/11/10

GOIMEK, LATZ eta DANOBATen xafla eraldaketako dibisioa, erakusketari METALMADRID 2017 azokan

GOIMEK, LATZ eta DANOBATen xafla eraldaketako dibisioa, erakusketari METALMADRID 2017 azokan

Azaroaren 15ean eta 16an, DANOBATGROUPeko hainbat negozio unitate  METALMADRID industri azokaren hamargarren edizioan egongo dira erakusketari. Negozio unitate bakoitzak stand propioa edukiko du, eta xafla eraldaketaren, doitasunezko mekanizazioen eta ebaketa tresnen alorretan dituzten garapen eta soluziorik berritzaileenak erakutsiko dituzte bertan.

Xafla eraldaketarako soluzioak:

DANOBATen xafla eraldaketako dibisioak eraldaketa metalikorako soluzioetan azken nobedadeak aurkeztuko ditu azokaren 2 pabiloian, A12 estandean. Zehazki, makinetan duen eskaintza zabala eta DANOBAT LB modeloko bobina metalikoz elikatzen den zuntz laser bidezko ebaketa lerroa aurkeztuko ditu. Soluzio berri honen helburu nagusia da prozesatu beharreko materialean asko aurreratzea eta produktubitatea asko handitzea, makinak jarduerarik gabe dagoen denborak murriztuz.

DANOBATen sistema horiek guztiak bezero bakoitzaren premietan oinarrituta osatzen dira; beraz, DANOBATek estaltzen dituen xafla eraldatzeko aplikazioak benetan zabalak dira.

Doitasunezko mekanizaziorako soluzioak:
Azokaren 4 pabiloiko F52 standean, GOIMEKek sektore zorrotzetan, hala nola energiaren edo aeronautikaren sektoreetan, estrategikoak diren piezetarako eskaintzen duen doitasunezko mekanizazioen eta mekanizazio handien zerbitzu guztien gaineko informazio zehatza emango da.

Azpimarratzekoa da GOIMEKek bere produkzio ahalmenak handitu dituela duela gutxi, SORALUCE FS-16000 azken belaunaldiko zentro multifuntzional bat erosi du eta. Erosketa berri horri esker, kooperatibak egun dituen produkzio ahalmenak handitu ditu eta, horrez gain, gaur egun duen kalitate zerbitzua indartu du doitasun handia behar duten piezetan. Era berean, inbertsioarekin egun dituen ahalmen sorta zabaldu ahal izan du, eta artezketa eta fresaketa eragiketez gain torneaketa eragiketak ere eskainita, izan ere, orain arte enpresaren makina parke zabalean ez zen teknologia berri hori eskaintzen.

Ebaketarako tresnak:
LATZek, ebaketarako tresnetan espezializatuta dagoen DANOBATGROUPeko negozio arloak, bere tresna estandarren gama, aeronautikako sektorerako dituen tresnak eta tresna berezien gama zabal bat aurkeztuko du Metalmadrid azokaren 4 pabiloiko G16 standean. LATZen tresnak ezagunak dira oso doiak eta oso fidagarriak direlako eta abangoardiako teknologia erabiltzen dutelako. Bere tresna gama zabala eta bere esperientzia handia elkartzen ditu punta-puntako industriei soluziorik hoberenak eskaintzeko.