GOIMEK, LATZ eta DANOBATen xafla eraldaketako dibisioa, erakusketari METALMADRID 2018 azokan
Irailaren 26an eta 27an, DANOBATGROUPeko hainbat negozio unitate METALMADRID industri azokaren hamargarren edizioan egongo dira erakusketari. Negozio unitate bakoitzak stand propioa edukiko du, eta xafla eraldaketaren, doitasunezko mekanizazioen eta ebaketa tresnen alorretan dituzten garapen eta soluziorik berritzaileenak erakutsiko dituzte bertan.
Xafla eraldaketarako soluzioak
DANOBATen xafla eraldaketako dibisioak eraldaketa metalikorako soluzioetan azken nobedadeak aurkeztuko ditu azokaren N09 estandean. Zehazki, makinetan duen eskaintza zabala eta DANOBAT LB modeloko bobina metalikoz elikatzen den zuntz laser bidezko ebaketa lerroa aurkeztuko ditu. Soluzio honen helburu nagusia da prozesatu beharreko materialean asko aurreratzea eta produktubitatea asko handitzea, makinak jarduerarik gabe dagoen denborak murriztuz.
DANOBATen sistema horiek guztiak bezero bakoitzaren premietan oinarrituta osatzen dira; beraz, DANOBATek estaltzen dituen xafla eraldatzeko aplikazioak benetan zabalak dira.
Doitasunezko mekanizaziorako soluzioak
Azokaren 4 pabiloiko F52 standean, GOIMEKek sektore zorrotzetan, hala nola energiaren edo aeronautikaren sektoreetan, estrategikoak diren piezetarako eskaintzen duen doitasunezko mekanizazioen eta mekanizazio handien zerbitzu guztien gaineko informazio zehatza emango da.
Azpimarratzekoa da GOIMEKek bere produkzio ahalmenak handitu dituela, SORALUCE FS-16000 azken belaunaldiko zentro multifuntzional bat erosita. Erosketa horri esker, kooperatibak egun dituen produkzio ahalmenak handitu ditu eta, horrez gain, gaur egun duen kalitate zerbitzua indartu du doitasun handia behar duten piezetan. Era berean, inbertsioarekin egun dituen ahalmen sorta zabaldu ahal izan du, eta artezketa eta fresaketa eragiketez gain torneaketa eragiketak ere eskainita, izan ere, orain arte enpresaren makina parke zabalean ez zen teknologia berri hori eskaintzen.
Ebaketarako tresnak
LATZek, ebaketarako tresnetan espezializatuta dagoen DANOBATGROUPeko negozio arloak, bere tresna estandarren gama, aeronautikako sektorerako dituen tresnak eta tresna berezien gama zabal bat aurkeztuko du Metalmadrid azokaren 4 pabiloiko G16 standean. LATZen tresnak ezagunak dira oso doiak eta oso fidagarriak direlako eta abangoardiako teknologia erabiltzen dutelako. Bere tresna gama zabala eta bere esperientzia handia elkartzen ditu punta-puntako industriei soluziorik hoberenak eskaintzeko.