Skip to main content
2022/05/16

Goimekek beste HERMLE C42U makina bat erosi du sektore aerospazialeko piezak mekanizatzeko

Goimekek beste HERMLE C42U makina bat erosi du sektore aerospazialeko piezak mekanizatzeko

Makina berri hori eskuratuta, Goimekek 5 ardatzeko mekanizazioak egiteko dituen ahalmenak sendotu ditu, bai eta sektore honetako piezak mekanizatzeko denbora hobetu ere, sektorean duen kokapena finkatuta. Itziarren (Gipuzkoa) egoitza duen enpresaren plan estrategikoaren barruko operazio bat da, eta azken urteetan egindako inbertsioei batu zaie; horien artean daude 16 metroko zutabe mugikorreko funtzio anitzeko fresagailua, Zeissen hiru dimentsioko soluzioa eta 2021ean erositako SORALUCE PM 10000 fresagailua.

 HERMLE C42U,abangoardia teknologikoko soluzio bat

Goimekek erositako makinak 5 ardatz ditu guztira, horietatik 3 tresnan: X: 800; Y: 800; Z: 550 mm; gainerako 2 ardatzak, berriz, 420 mm-ko diametroko platera duen mahai zirkular orientagarrian daude. Era berean, 0.0001 mm-ko bereizmena dauka neurketa sisteman, 0.005mm-ko errepikakortasuna eta posizionamendua ardatzetan, eta erreminten aldagailu automatiko bat eta 92 erremintako biltegi bat.

Bere buruak, 15.000 bira minutuko abiadura eta 31kW-eko potentzia dituenak, mota guztietako materialak egoki lantzea ahalbidetzen du. Makina honen arkitektura sendoari eta gaitasun handiei esker, titanioan, material herdoilgaitzetan, nikel aleazioetan eta antzeko materialetan bezeroek eskatzen dituzten zehaztasun handiak ziurtatzen dira.

Makinak Heidenhain iTN 640 kontrolaren azken bertsioa dauka integratuta. Interfaze adimendun eta intuitibo bat da, kontrol erabat digitalarekin, non osagai guztiak interfaze digital hutsen bidez konektatzen diren elkarrekin.. Horrekin, sistema osoaren erabilgarritasuna handia izatea lor daiteke, eta diagnostikorako egokia izatea eta ordenagailu nagusitik neurgailuraino gertatzen diren interferentziak ez sentitzea. Heidenhainen kontzeptu guztiz digitalaren propietate bikainek azalerak doitasunik eta kalitaterik handienekoak izatea bermatzen dute, aldi berean desplazamendua abiadura handiz eginda.

Goimek, 30 urte baino gehiago sektore aeroespazialean zerbitzuak eskaintzen

Goimekek esperientzia sendoa du eskakizun handiko sektoreetara (aeroespaziala, adibidez) bideratutako mekanizazio prozesu aurreratuetan, eta bezero bakoitzak titanioa, aluminioa, herdoilgaitza, inkonela, invarra eta antzeko materialak mekanizatzeko dituen beharretara egokitutako irtenbide pertsonalizatuak eskaintzen ditu, bai eta mekanizazioko ingeniaritzan laguntza tekniko eta profesionala ematen ere. 

Enpresak proiektu nabarmenetan parte hartu du, hala nola Perseverance, Gaia, Solar Orbiter, MTG, Exomars edo Juice proiektuetan, eta horrek, kualifikazio handiko pertsona talde bat edukitzearekin batera, balio erantsi handiko soluzioetan duen gaitasuna handitzen utzi dio, sektore aeroespaziala bezain zorrotza den sektore batentzat.

 

Goimeki buruz:

Goimek doitasun handiko mekanizazioan eta mekanizazio handietan espezializatutako enpresa da, eta soluzio integral eta espezializatuak eskaintzen dizkie sektore aeroespazialeko eta makina-erreminten, energia sorkuntzaren eta ekipo ondasunen sektoreetako bezeroei, esaterako. Konpainia DanobatGroup enpresa taldeko kidea da, eta pieza mekanizatuen hornikuntza katearen behar guztiak biltzen ditu, lehengaia erosten den unetik pieza mekanizatuak egiaztatzen eta ziurtatzen diren arte.