GOIMEKek PARISko MIDEST 2018 AZOKAN BERE ESKAINTZA AURKEZTUKO DU
DANOBATGROUPko kide den eta doitasunezko mekanizazioetan eta mekanizazio lan handietan espezializatutako GOIMEK kooperatibak bere eskaintza aurkeztuko du 2018ko MIDEST azokan, 1C hall-eko, C68 standean. MIDEST azoka urtero Parisen egiten den industria-azpikontrataziorako munduko azokarik garrantzitsuenetako bat da. Azoka honek garrantzia handia dauka negozio-unitate horretarako, izan ere Frantzia bere esportaziorako merkatu naturala da bai gertutasunagatik eta baita eskaintzen duen zerbitzu motagatik ere.
Era berean, Frantzian merkatu-kokapena indartzeko aukera ona izango da azoka, bai pisu astuneko mekanizazioan bai pisu arinekoetan. GOIMEKek bere zerbitzuak erakutsiko ditu; balio erantsi handiko soluzioak kostu lehiakorretan sektore zorrotzetarako (aeroespaziala, energia eolikoa eta makina erreminta, besteren artean). Pisu arineko mekanizazioaren ezaugarria prototipoetan eta serie laburretan espezializatuta egotea, material konplexuen (titanioa, inconel, herdoilgaitza…) mekanizazioan duen esperientzia eta ezagutza eta aluminizioako piezetan duen esperientzia handia da. Pisu astuneko eskaintzari dagokionean berriz, dimentsio handiko mekanizazioa aipatu beharra dago, serie laburrak, ertainak eta luzeak ekoizteko gaitasuna eta hiru dimentsiotan egiaztatzeko aukera 6 m-ko luzerara arteko piezen kasuan. Makina erremintako piezekin duten esperientziak eta espezializazioak bermatzen dute doitasunerako eta entrega-datarako gaitasuna.
GOIMEKek azoka honetan produkzio gaitasun berriak erakutsiko ditu; izan ere, azken belaunaldiko SORALUCE multitasking makina eskuratu du, SORALUCE FS-16000 modelokoa. Inbertsio berri horri esker, kooperatibak bere produkzio gaitasuna handitzeaz gain, doitasun altua eskatzen duten piezen kalitate-zerbitzua indartu du. Era berean, SORALUCE makinaren inbertsioak ahalbidetu du gaitasun aukerak handitzea; GOIMEKen eskaintzen diren eragiketa ohikoez gain (artezketa eta fresaketa), torneaketa ere eskaintzen du, enpresako makina-parke zabalean orain arte gehitu gabeko teknologia berria, alegia.
Multitasking makina berriak ahalbidetzen du makina berean efizientziaz eta doitasunez tamaina eta forma ezberdineko osagaien mekanizazio prozesu ezberdinak garatzea (torneaketa, fresaketa, mandrinaketa, zulaketa, hariztaketa).
Burdinurtuzko material-erosketaren, galdaragintzaren, tratamenduen… kudeaketan esperientzia luzea du GOIMEKek, eta horrek ahalbidetzen dio kasu guztietan zerbitzu osoa eskaintzea. Horrek esan nahi du hornikuntza-kate osoaren kudeaketa eskaintzen duela: lehengaiaren erosketa, piezaren mekanizazioa, tratamendu termikoa/gainazalekoa, pintura, eta mekanizatutako piezaren egiaztatzea eta ziurtapena.