Skip to main content
2015/11/06

Inbertsioetarako Europako Bankoak DANOBATGROUPen berrikuntza estrategia lagunduko du

Inbertsioetarako Europako Bankoak DANOBATGROUPen berrikuntza estrategia lagunduko du

Europar Batasuneko finantza erakunde honek 10 milioi euroko mailegua emango dio Ikerketa eta Garapenerako (I+G) Espainiako makina erreminta fabrikatzaile nagusiari.

Inbertsioetarako Europako Bankuak (BEI) DANOBATGROUP taldeko kide den Danobat Koop. E.ri 10 milioi euroko mailegua eman dio I+Grako. Mailegu honek makina erreminta sektorean taldearen berrikuntzarako estrategia babesten du; euskal industria taldeak bere lehiakortasuna eta bere bezeroena hobetzeko ezinbestekotzat ikusten duen apostua. Hitzarmena (Bilbon sinatu dena, BIEk antolatutako “Apoyo a la innovación en España” ekitaldian) DANOBATGROUPeko zuzendari nagusi den Iñigo Ucin Azcue eta BIEko Román Escolano lehendakariordearen artean sinatu da, eta I+G arloan egingo diren ekimenak finantzatuko ditu 2015, 2016 eta 2017 urteetan. 

BEIren maileguak hiru produktu motarekin lotutako inbertsioak lagunduko ditu: artezketa, torneaketa eta material konposatuko egitura piezak fabrikatzeko ekipoak, arlo hauetan aukera berriak garatzeko helburuarekin.

DANOBATGROUP, Espainiako lehen makina erreminta fabrikatzailea izanik MONDRAGON taldeko bazkide da eta 1.180 langile ditu. BEIren maileguak taldearen I+G estrategia lagunduko du, eta ikerketa eta garapen horren ikerketa lerroak balio handiko fabrikazio aurreratura egongo dira bideratuta, gainera duela urte batzuetatik hona urteko salmenten %9 honetara bideratzen da. Langileen erdia baino gehiagok kualifikazio maila altua du eta %29 ikerketara dedikatzen da.

BEIk emandako mailegua InnovFin (Europar Batasunaren finantziazioa ikerlarientzat) programaren barruan kokatzen da, eta BEI taldearen produktu eskaintza berri bat da. Laguntza hauek Europar Batasunaren babesa dute Horizonte 2020 finantza esparruaren markoan eta enpresa berritzaileen finantziazioan laguntzera bideratzen dira. BEIk gaur egun laguntzen dituen inbertsioak Espainian garatuko dira eta 2017 amaiera baino lehen egongo dira prest.