Skip to main content
2012/06/28

INDUSTRIAS TEIXIDO-k DANOBATen ESTARTA-315FV erosi du, zentrorik gabeko ultradointasuneko artezteko makina

INDUSTRIAS TEIXIDO-k DANOBATen ESTARTA-315FV erosi du, zentrorik gabeko ultradointasuneko artezteko makina

Duela gutxi DANOBATEK INDUSTRIAS TEIXIDO enpresan zentrorik gabeko artezteko makina instalatu du. Makina hau merkatuan dauden makina doietako bat da.

  • Egonkortasun termiko eta dinamiko bikaina, granito naturalezko bankadari esker.
  • 6 motor linealek eragiten diete ESTARTA-315FV makinaren 6 CNC ardatzei, posizionamenduaren kontrolerako erregela optikoak erabilita.
  • 0,5 eta 50 mm-ra arteko diametro artezgarriak dituzten piezak onartzen ditu.

Enpresa horrek doitasunezko dekoletajean dihardu. Modelo honekin TEIXIDOk hobekuntza garrantzitsuak lortu ditu bere ohiko makinekin alderatuta, 0,5 mikra baino gutxiagoko biribiltasunak lortuta produkzio handiagoetan.