Skip to main content
2014/11/03

JARDUNALDI TEKNOLOGIKOAK 2014, Azaroaren 12tik 15era, Limburg(Alemania)

JARDUNALDI TEKNOLOGIKOAK 2014, Azaroaren 12tik 15era, Limburg(Alemania)

SORALUCEk azaroaren 12 eta 15a bitartean egingo ditu 2014ko JARDUNALDI TEKNOLOGIKOAK. Aurten, BIMATEC SORALUCE GmbH-en izango dira, Limburg-en duen zentro teknologikoan. 2014ko JARDUNALDI TEKNOLOGIKOAK SORALUCEren bezeroei makinatik haratago doazen teknologiak ez ezik, fresaketa, mandrinaketa eta torneaketa teknologietan aplikatutako garapen berriak erakustean oinarrituko dira. Garapen horiek espezialista onenen bidez eta mekanizazio baldintza errealetan erakutsiko dira. Industria 4.0. garai berrian, merkatua gero eta globalagoa eta lehiakorragoa, automatizatuagoa, eta balio erantsi handiko eta gure bezeroen beharretara egokitutako produktuak fabrikatzean oinarritzen da; eta, garai berri honetan, SORALUCE erronka berri horiekin konprometituta dago soluzio berriak eman ahal izateko. Mekanizazio prozesu gama zabalaren gainean duen ezagutza sakonari eta bezero bakoitzaren behar indibidualetara egokitutako soluzioak emateko duen gaitasunari esker, SORALUCEk teknologia handiko osagaien fabrikazioan aukera berriak sortzen ditu; hori guztia, azken belaunaldiko soluzioak emanez eta pieza estrategikoetarako mekanizazio soluzio optimizatuetan estandar berriak ezarriz. SORALUCEk zuzenean egingo ditu teknologia desberdinen erakustaldiak; hala nola, Dynamics Active Stabilizer DAS … Horiek guztiak SORALUCEk garatuak eta produktibitate handiagoa, kalitatea hobetzea eta kostuak murriztera bideratuta daude. Egun horietan, fresatzeko-torneatzeko hiru buru berri ere aurkeztuko dira merkatuan. Horrez gain, hainbat mekanizazio proba egingo dira: fresaketa gym khana, neurri handiko osagaien mekanizazioa, engranajeen mekanizazioa, torneaketa probak, eta abar; horrela, errendimendu handiko torneaketa, fresaketa eta mandrinaketa soluzioak erakutsiz, fabrikazio sektore zorrotzenetara bideratuak, eta makina bat dena baino askoz gehiago eskainiz. Bere bezeroekin batera aritzeaz gain, bezero horiek denboran zehar izan ditzaketen beharrak erantzuteko konpromisoa duen marka baten soluzio inteligenteak dira.