Mikel Jauregi Industria sailburuak Danobatgroup bisitatu du
Mikel Jauregi, Eusko Jaurlaritzako Industria, Energia eta Jasangarritasun sailburua, Jaione Ganzarain, Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea, Andoitz Korta, Industriako sailburuordea, eta Aitor Urzelai, SPRI Taldeko zuzendaria, Danobatgroupen izan dira, AFM Clusterrek (Makina-erreminta, Osagarri, Osagai eta Erreminten Fabrikatzaileen Espainiako Elkartea) antolatutako jardunaldi batean, makina-erremintaren eta fabrikazio aurreratuaren sektorera hurbiltzeko helburuarekin.
Bisitan zehar, talde industrialeko enpresa nagusien jardueran sakondu ahal izan dute: Soraluce, Goimek eta Danobat. Era berean, Danobaten Elgoibarko instalazioak bisitatzeko aukera izan dute, baita Ideko partner teknologikoaren lana bertatik bertara ezagutzeko ere.
“Makina-erremintaren eta fabrikazio aurreratuaren sektoreak ondo erakusten du Euskadi Europan berrindustrializazioaren punta izan daitekeela. Estatuan makina-erremintan egiten diren negozioen ia hiru laurdenak (% 72) Euskadin sortzen dira, eta horrek erakusten du potentzial ikaragarriko industria duen herrialde txiki bat garela”, baloratu du Mikel Jauregi sailburuak.