2013/03/15
SORALUCE Bruselan egingo den MTMS 2013 erakustazokan izango da martxoaren 20tik 22ra
SORALUCEk martxoaren 20tik 22ra Brussels Expon , egingo den MTMS 2013 metalen, plastikoen eta konpositeen transformaziorako eta tratamenduetarako teknologien azokan parte hartuko du.
SORALUCE bere tokiko banatzailearen bidez aurkeztuko da, TECMO NV; 1. Pabiloiko 11224 Standean egongo da. Bertan bankada finkodun TA-35-A fresatzeko makina aurkeztuko du.
Fresatzeko zentroak 3500 mm-ko luzetarako ibilbidea du, 1250 mm-ko ibilbide bertikala eta 1200 mm-ko zeharkako ibilbidea; horrez gain, buru unibertsal automatikoa du, 2,5ºx2,5º-ro indexagarria eta 4000 rpm-tan 28 kW-ko motorra.
Bankada finkoaren konfigurazioa duen makina da, eta zurruntasun ezin hobea eta erabateko egonkortasun mekanikoa ditu. Estandar zorrotzenak jarraitzen dituen diseinu eta muntai prozesuan lortutako doitasun iraunkorrarengatik eta txirbila harrotzen duen gaitasun handiarengatik nabarmentzen da. TA-35-A makina ideala da doitasun handiko molde eta matrize fabrikatzaileentzat, eta tamaina erdiko piezak egiten dituzten azpi-kontratistentzat.