2014/08/08
SORALUCE eta DANOBAT azken soluzioak IMTS azokan erakusgai
![SORALUCE eta DANOBAT azken soluzioak IMTS azokan erakusgai](/templates/yootheme/cache/8a/soraluce-and-danobat-present-their-latest-grinding-turning-milling-boring-and-composite-structural-parts-manufacturing-solutions-at-imts-chicago-8aee1a7d.jpeg)
DANOBATGROUP kooperatiba taldearen barne dauden DANOBATeta SORALUCEk, sektore ezberdinetako osagaien mekanizaziorako erabateko soluzioak aurkeztuko dituzte irailaren 8tik 13ra IMTS 2014 erakustazokan, Chicago hirian.
DANOBAT eta SORALUCE South Hall-eko S-8692 Stand-ean egongo dira eta barne aldeak zein erradioak artezteko IRD-400 makina horizontala eta SORALUCE FR zutabe mugikorreko fresatzeko-mandrinatzeko makinaren Ram-Kaina Modularra izango dituzte bertan erakusgai. Gainera, energia sorkuntza , automozio, aeroespazial, tren eta ekipamenduko ondasunetara zuzendutako aplikazioen mekanizaziorako soluzio aurreratuenak ikusgai egongo dira hainbat irla teknologikotan.
Aurreko urteetan IMTS azoka bisitatu duenean bezala, DANOBATGROUP-ek tokiko zein nazioarteko bezeroekiko harremanak indartzeko asmoa du, egungo egoera ekonomikoari tinko aurre egiteko.