2012/09/27
SORALUCE eta DANOBAT Milango BIMU 2012 erakustazokan egongo dira urriaren 2tik 6ra
SORALUCEk eta DANOBATek, DANOBATGROUPen produktuen bi markek, torneatzeko, artezteko, fresatzeko eta mandrinatzeko soluzio onenak erakutsiko dituzte BIMU azokan; BIMU italiar estatuan egiten den makina erreminta sektoreko nazioarteko topaketa nagusia da.
DANOBATek arteztean eta retrofittinean teknologia aurreratuko eta produkzio maila altuko soluzioak aurkeztuko ditu. 13. Pabiloiko B09 Standean egongo da, eta ultra-doitasuneko lanak egiteko ESTARTA-315FV zentrorik gabeko artezteko makina aurkeztuko du.
Bestalde, DANOBATen ebaketa-zulaketako soluzioak MAGONIren standean aurkeztuko dira, 18. Pabiloiko B11 Standean. Stand horretan iDS 5A zerra berria aurkeztuko da. Zerra hori produktibitatea, doikuntza eta zintaren bizitza hobetzeko pentsatu, kalkulatu eta diseinatu zen.
SORALUCE bere tokiko SORALUCE ITALIA SRL delegazioaren bidez aurkeztuko da 9. Halleko C24 Standean, eta zutabe mugikorreko FR-6000 fresatzeko-mandrinatzeko makina erakutsiko du. Makina horrek 4500 mm-ko ibilbide bertikala eta 1900eko zeharkakoa ditu; kaina modular irteera Ø 180 / 2500 rpm / 71 kW-koa da, 1000 mm-ko ibilbidearekin; buru ortogonalaren biraketa 1ºx1º / 3750 rpm / 46 kW-ekoa da; aurpegitzeko burua, berriz, Ø 1250 / 250 rpm-ekoa da. Horrez gain, SORALUCEk puntako sektoreetako hainbat aplikaziotan eman diren errendimendu altuko soluzioak aurkeztuko ditu. Halaber, torneatzeko soluzioak SORALUCE ITALIAko standean aurkeztuko dira.