Skip to main content
2013/08/27

SORALUCE FXR-16000 fresatzeko-mandrinatzeko zentroa EMO 2013 azokan

SORALUCE FXR-16000 fresatzeko-mandrinatzeko zentroa EMO 2013 azokan

SORALUCEk fresatzeko-mandrinatzeko duen SORALUCE FXR modeloko zentroa jarriko du ikusgai EMO makina-erreminten azokarik handienak 2013an egingo duen edizioan. Makina azokaren 13 hallean egongo da, B36 standean. FXR fresatzeko-mandrinatzeko zentroa funtzio anitzeko fresaketa-mandrinaketarako makina da. Bere diseinu zurrun eta egonkorrari esker, makinak doitasun eta produktibitate mailarik handienak eskaintzen ditu neurri handiko piezen mekanizazioan. Makina oso-oso egokikorra da, bere diseinu modularrari esker, eta osagarrien gama zabala dago makinarako. Hori horrela, makina bezeroaren premietara egokitu daiteke, eraginkortasun eta doitasun handiz. Makinak funtzio aniztasunaren eta egokikortasunaren premisak betetzen ditu, eta piezak ahalik eta lotura gutxienekin mekanizatzeko premiari erantzuteko gai da.

Soluzio bikaina da hainbat sektoretako piezen mekanizaziorako, esaterako energiaren sektorekoak , itsasontzien eraikuntzakoak eta ekipamendu ondasunen sektorekoak, eta neurri handiko piezen mekanizazioa eta konplexutasun handiko eragiketak doitasun, produktibitate eta malgutasun mailarik handienekin egiten ditu. Gidatze sistema lineala eta dinamika handiko transmisio sistema bikain konbinatzen ditu, eta konbinazio horri esker errendimendu handiko mekanizazioa lortzen da, bide batez, emaitza bikainak lortuta potentziari eta ebaketa abiadurari dagokionez, 100 kW eta 6000 bira minutuko abiadurak ere lortuta. Makinaren zutabeak, diseinu erabat sendoa duenak, 8.000 mm-ra arteko ibilbide bertikalak egitea ahalbidetzen du eta 1.900 mm-ra artekoak zeharka . Gainera, makinak duen zutabe mugikorrari esker, lan estazio bat baino gehiagoz hornitu daiteke, mekanizazio lana eta piezak kargatzea batera egiteko aukera izanda. Makinaren grabitate zentroa baxu mantentzen da bankadaren diseinuari esker eta bankada zutabearekin lotzeko moduari esker, makinari egonkortasun handia emanda, eta oinarritze kostuetan nabarmen aurreztuta, makinaren gaitasunak eta ergonomia hobetuta, makinari eusteko.   Kaina modularreko sistema SORALUCE FXR fresatzeko-mandrinatzeko zentroa kaina modularreko irteeraz hornitu daiteke, merkatuan dagoen sistema patentatu bakarraz, alegia. Sistemak kaina irteera eta makinaren gainontzeko buruak trukatzen ditu erabat automatikoki, diametro eta luzera bat baino gehiagoko kainak erabiltzeko aukera emanez. Merkatuan dauden kaina irteeren ohiko soluzioekin alderatuta, SORALUCEren sistema esklusiboarekin buruetatik eta kainatik makinara arteko distantzia berdina da, eta horri esker 5 aurpegi behin bakarrik lotuta mekanizatu daitezke, pieza makinatik distantzia handiagora posizionatu beharrik eduki gabe. Ram balantzea Gainera, fresatzeko-mandrinatzeko FXR zentroa Ram Balantzea sistemaz hornitu daiteke, ahariaren erorketa konpentsatzeko sistemarekin, alegia. CNC ahariaren konpentsazio dinamikorako sistemak, SORALUCEk patentatutakoak, ahariaren ibilbidearen doitasun geometrikoa bermatzen du –zuzentasuna eta paralelismoa-, bai Y ibilbidean bai Z ibilbidean, eta hori bereziki onuragarria da makina buruen aldaketa automatikorako sistemaz hornituta dagoenean.