Skip to main content
2015/02/26

SORALUCE garapenak Leipzigeko INTEC 2015 erakustazokan daude erakusgai

SORALUCE garapenak Leipzigeko INTEC 2015 erakustazokan daude erakusgai

Azken SORALUCE garapenak INTEC 2015 Industriarako Teknologi, Makina Erreminta eta Ekipamendu Berezien Nazioarteko Azokan daude erakusgai, otsailaren 24tik 27ra Leipziger Messen (Leipzig, Alemania).

SORALUCEren soluzioak bere tokiko filialaren bidez aurkeztu dira, BIMATEC SORALUCE Zerspanungtechnologie GmbH; 5. Pabiloiko C04 Standean. Bertan bankada finkodun SORALUCE TR-35 fresatzeko makina eta MODULAR QUILL kaina modular irteera(mundu mailako patentea) daude erakusgai.

Fresatzeko zentroak 3500 mm-ko luzetarako ibilbidea du, 1600 mm-ko ibilbide bertikala eta 1300 mm-ko zeharkako ibilbidea; horrez gain, buru ortogonal konpaktoa du, 1ºx1º-ro indexagarria eta 5000 rpm-tan 32 kW-ko motorra.

Bankada finkoaren konfigurazioa duen makina da, eta zurruntasun ezin hobea eta erabateko egonkortasun mekanikoa ditu. Estandar zorrotzenak jarraitzen dituen diseinu eta muntai prozesuan lortutako doitasun iraunkorrarengatik eta txirbila harrotzen duen gaitasun handiarengatik nabarmentzen da. SORALUCE TR-35 makina ideala da doitasun handiko molde eta matrize fabrikatzaileentzat, eta tamaina erdiko piezak egiten dituzten azpi-kontratistentzat.

Bestalde MODULAR QUILL kaina modular irteera (mundo mailako patentea) ere dago erakusgai, sistema berri honek kaina eta fresatzeko beste buruak era automatikoan elkar aldatzea ahal bidetzen du.