Skip to main content
2012/01/16

Soraluce Koop. E.ren 50. urteurrena

 

SORALUCE Koop. E.k, DANOBATGROUPeko kooperatiba denak, bere 50. urteurrena ospatuko du 2012an, Kooperatibismoaren Nazioarteko Urtearekin batera.   Ekitaldi nagusiak apirilaren 27an eta 28an egingo dira, baina 50. urteurrenaren Batzordearen asmoa da ekitaldiak urte osoan zehar egitea.  

Hasi da jada atzerako kontua, eta Bergaran dagoen kooperatiba ilusioz prestatzen ari da bere 50. urteurrena ospatzeko.  Horretarako, 2011n hainbat ekintza jarri ditu abian. Hain zuzen ere, eta berrogeita hamargarren urteurrena ospatzen hasteko, ospakizunaren logotipoa aukeratzeko eta eskultura lehiaketa bat antolatu dira eta egin ere egin dira. Logotipoen lehiaketa Logotipoen lehiaketak, kooperatibako kolektiboari zuzendu denak, parte hartzaile ugari izan ditu.  Hain zuzen ere 45 lan aurkeztu dira, batez beste oso maila onekoak.   Lehiaketaren irabazlea Jorge Castaño izan da, eta egokitu zaion saria iPad bat izan da, bai eta landa hotel batean bi gau ere, gosariarekin eta afariarekin. Etorkizunari erronka Egin den bigarren lehiaketari dagokionez, hau da, eskultura lehiaketari dagokionez, azken irabazlea Javier Muro Iruindarra izan da Etorkizunari Erronka izeneko lanarekin.  Lana, funtsean, kooperatiba bizi ari den unearekin bat dator, eta kooperatibaren beraren filosofia biltzen du. Murok iraganeko eta etorkizuneko balioak jaso nahi izan ditu, kooperatibak aurrean dituen erronkekin bat egiteko, honako ideia erreferente izanik: pertsonak bat eginda bidea eginaz. 2012an zehar Soraluce Koop.E.k liburu bat aurkeztuko du 50 urte hauetan bizi izandakoarekin, eta hainbat jarduera antolatuko ditu helburu garbi batekin:  kooperatibaren masa soziala izatea urteurrenaren protagonista nagusia.