Skip to main content
2014/03/26

SORALUCE Parman egingo den MECSPE 2014 erakustazokan izango da

SORALUCE Parman egingo den MECSPE 2014 erakustazokan izango da

SORALUCEk martxoaren 27tik 29ra Fiere di Parma , egingo den MECSPE 2014 azokan parte hartuko du. MECSPE manufaktura-industriarako erreferentzia azoka da, ekoizpen-teknologien arteko elkargunea eta hornikuntza industrialeko kateak, aldi berean gertatzen diren 7 azoken arteko sinergiari esker. Etorbideekin, plaza tematikoekin eta lan-uharteekin erakusketa-sistema berritzailea da. SORALUCE bere tokiko ordezkaritzaren bidez aurkeztuko da, SORALUCE ITALIA; Makina Erramintaren 03 Pabiloiko G32 Standean egongo da. Bertan teknologia aurreratuko eta produkzio maila handiko fresatzeko makinak, fresatzeko–mandrinatzeko makinak eta torneatzeko zentro bertikalak     aurkeztuko ditu, baita ere makina hauen aplikazioak ondorengo sektoreetan; energia, ekipamendu-ondasunak, ibilgailu industrialak, dimentsioa handiko piezak, etab. 2014 urtean zehar SORALUCEK merkataritza-jarduera bizia aurreikusten du Italiar merkatuan eta 29garren BIMU 2014 azokan parte hartuko du irailaren 30tik urriaren 4ra Fiera Milano erakustazokan .