SORALUCE Technology Days 2016, BIMATEC SORALUCE gure bikaintasun zentroan
SORALUCEk TECHNOLOGY DAYS 2016 antolatu du, urtero egiten den ekitaldia, SORALUCEren teknologia eta garapen berriak erakusteko mekanizazio egoera errealetan eta fresaketa, mandrinaketa eta torneaketa arloan espezialista onenen eskutik. TECHNOLOGY DAYS 2016 ekitaldian zehar, SORALUCEren makina-belaunaldi berriaren onurak frogatu ahal izango dira, eta baita soluzio eta teknologia berriak ezagutu ere, besteak beste DAS sistema, 2016 urtean zehar behin baino gehiagotan saritua izan dena.
TECHNOLOGY DAYS 2016 inoizko ekitaldi bereziena izango da, izan ere, SORALUCEk bere bikaintasun zentroaren 25. urteurruna ospatzen du: BIMATEC SORALUCE (Limburg, Alemania).

Aurtengoan 6 arrazoi nagusi daude Alemaniako Limburg hirian ospatuko den TECHNOLOGY DAYS 2016 bisitatzeko, azaroaren 14tik 18ra:
- SORALUCEren belaunaldi berria
- SORALUCE esperientziak zuzenean
- Teknologien garapena gure DAS sistemen bitartez, bai makina zein tresneriara begira , eta baita automatizazio sistemei, pieza handiei begirako multifuntzioari, gantry teknologiari eta 5 ardatz dituen SORALUCE H100 buru berriari begira ere.
- Smart machine: Monitorizaziorako pakete osoa
- SORALUCE Academy-ren primizia mundiala
- Gure Bikaintasun Zentroaren 25. urteurrena: 25 urtez liderrak Alemaniako merkatuan