SORALUCEk bere lidergo teknologikoa aurkeztuko du BIMU 2016 azokan
BIMU 2016 azoka egingo dela eta, enpresa europarrak SORALUCE etxearen fresaketa eta mandrinaketa makinen eta tornuen belaunaldi berria aurkeztuko du eta, horiekin batera, DAS (Dynamics Active Stabiliser) sistema berritzailea ere bai, zeinak makina-erremintaren sektorean iraultza ekarriko baitu.
Makina osorik eta erabiltzailearen ikuspuntutik berrikusi eta gero jaio da SORALUCE belaunaldi berria. Bere asmoa da eraginkortasun operatiboa hobetzea eta makinaren kontzeptu globala garatzea, makina ez ezik laneko gunea osorik ere aintzat hartuta. Langilearen eta makinaren elementu guztien arteko interakzioak aztertzen dira, inplementazio ezin hobea lortzeko. Diseinu aurreratu duenez, makinak errazago egiten du lan eta errazagoa da, baita ere, makinaren zaintza. SORALUCEk makinen belaunaldi berria merkaturatu du, lan inguru ergonomikoagoarekin eta langilearentzat ahalik eta babes handienarekin. Horregatik, SORALUCEk Red Dot 2016 saria eskuratu du berriki, bere diseinu berritzaileagatik.
BIMU 2016 azoka egingo dela eta, enpresa europarrak SORALUCE etxearen fresaketa eta mandrinaketa makinen eta tornuen belaunaldi berria aurkeztuko du eta, horiekin batera, DAS (Dynamics Active Stabiliser) sistema berritzailea ere bai, zeinak makina-erremintaren sektorean iraultza ekarriko baitu.
Makina osorik eta erabiltzailearen ikuspuntutik berrikusi eta gero jaio da SORALUCE belaunaldi berria. Bere asmoa da eraginkortasun operatiboa hobetzea eta makinaren kontzeptu globala garatzea, makina ez ezik laneko gunea osorik ere aintzat hartuta. Langilearen eta makinaren elementu guztien arteko interakzioak aztertzen dira, inplementazio ezin hobea lortzeko. Diseinu aurreratu duenez, makinak errazago egiten du lan eta errazagoa da, baita ere, makinaren zaintza. SORALUCEk makinen belaunaldi berria merkaturatu du, lan inguru ergonomikoagoarekin eta langilearentzat ahalik eta babes handienarekin. Horregatik, SORALUCEk Red Dot 2016 saria eskuratu du berriki, bere diseinu berritzaileagatik.
SORALUCEren DAS sistemak makina-erremintaren sektorearen iraultza eragingo du ziurrenik. Gailu bat da, zeinak makinen zurruntasun dinamikoa aktiboki handitzen duen. Horrekin batera, gainera, makinen ebaketa ahalmena %300 ere handitzen du, mekanizazio prozesuan sortzen diren bibrazioak murriztuta. Sistemak ebaketarako ahalmen orokorra handitzen du, azaleraren akaberaren kalitatea hobetzen du, eta tresnak apurtzeko arriskua gutxitzen du, tresnaren bizitza baliagarria luzatuz muturreko ebaketa baldintzetan. DAS Sistemak hainbat sari eskuratu ditu, hala nola Quality Innovation of the Year 2015 eta Best of Industry 2015 sariak.
SORALUCE FR-14000, Zutabe mugikorreko fresatzeko-mandrinatzeko makina
SORALUCEk fresatzeko-mandrinatzeko bere FR-14000 makina berria aurkeztu du. Fresatzeko-mandrinatzeko zutabe mugikorreko makina multifuntzionala da, eta doitasunik eta produktibitaterik handienak eskaintzen ditu neurri handiko piezen mekanizazioan.
SORALUCE FR makinen belaunaldi berrian SORALUCEren balioak irudikatzen dira: fidagarritasuna, doitasuna eta lehiakortasuna. Horri esker, gure bezeroek hobekuntza bikainak lortzen dituzte mantentze lanetan, ergonomian, dinamikan eta lan ingurunearen segurtasunean. Bere diseinu egonkor eta zurrunari esker, doitasuna eta produktibitatea ahalik eta handienak dira neurri handiko osagaien mekanizazioan.
SORALUCE FR-14000 fresatzeko-mandrinatzeko makina soluzio ezin hobea da hainbat sektoretako piezen mekanizaziorako, hala nola energiaren (Eolikoa, gasa, nuklearra), ontzigintzaren, ekipamendu ondasunen sektoreetakoak. Horrez gain, doitasun, produktibitate eta fidagarritasun mailarik handienak bermatzen ditu neurri handiko piezetarako eta konplexutasun handiko operazioetarako. Oso moldakorra da, eta konfigurazio ugari onartzen du.
Bere diseinu egonkor eta zurrunari esker, doitasuna eta produktibitatea ahalik eta handienak dira neurri handiko osagaien mekanizazioan. Makinak potentzia eta ebaketa abiadura ezin hobeak ditu, eta mekanizazio emaitza hobeak ditu, transmisio sistema dinamikoari eta gida eta amortiguazio sistema konbinatuari esker.
Makinaren diseinu modularrak moldagarritasun bikaina eskaintzen du, eta aukerako hainbat pieza osagarrirekin eta fresatzeko-mandrinatzeko buruekin ekipatu daiteke, makina bezeroaren beharretara egokitu dadin, efizientzia eta doitasun handiarekin. Makinak multifuntzio eta moldagarritasun premisak betetzen ditu, eta piezak ahalik eta lotura kopururik txikiena eginda mekanizatzeko premiari erantzuten dio. Gainera, makinaren zutabe mugikorraren kontzeptuarekin makina hainbat lan estazioz hornitu daiteke, bezero bakoitzaren premia espezifikoen arabera, eta horrekin piezen mekanizazioa eta piezen karga aldi berean egin daiteke. Onarri plakez, eskuairez, mahai osagarriez, fresatzeko mahai birakari eta errototraslantez, eta torneatzeko mahaiez hornitu daiteke. Makinak multifuntzio eta moldagarritasun premisak betetzen ditu, eta piezak ahalik eta lotura kopururik txikiena eginda mekanizatzeko premiari erantzuten dio.
Makinaren grabitate zentroa behean mantentzen da, bankadaren diseinuari esker eta bankadaren eta zutabearen arteko loturari esker, eta horrek bermatzen du makina oso egonkorra izatea, bai eta makina zoruan oinarritzeko kostuetan nabarmen aurreztea eta makinaren ahalmenak eta makinaren mantentze lanetarako ergonomia hobetzea ere.
Makinak 4500 mm-ko ibiltartea egiten du bertikalki eta 1900 mm zeharka, eta 55 kW-ko potentzia du buruaren ardatzean. 2500 x 3000 mm-ko eta W:2000 mm-ko mahai birakari eta errototraslantea du, eta 40 tonako piezak lantzeko ahalmena dauka. Automatizazio maila handia du, eta buruak eta erremintak automatikoki aldatzeko sistema bat dauka.
Gainera, makinak SORALUCEk garatutako azken teknologiak ditu. DAS sistema eta ahariaren erorketa konpentsatzeko Ram Balance sistema. CNC ahariaren konpentsazio dinamikorako sistema bat da; SORALUCEk patentatuta dago, eta ahariaren ibiltartearen doitasun geometrikoa bermatzen du – zuzentasuna eta paralelismoa –, bai Y ibilbidean bai Z ibilbidean, eta bereziki onuragarria da makina buruak automatikoki aldatzeko sistemaz hornituta badago.
SORALUCE makinen belaunaldi berriaren teknologia horiek guztiak HEIDENHAIN TNC 640 kontrol berrian sartzen dira; kontrol multifuntzionala da, non SORALUCEk teknologia, garapen, soluzio eta aplikazioen gainean dakien guztia sartzen baitu, erabiltzaileari mekanizazio prozesuaren kontrol zehatza eta fidagarria eskainita.
Fresatzeko-mandrinatzeko SORALUCE FR makinak, gainera, «4.0 Industria»-ren kontzeptuan sartzen diren elementu teknologikoak ditu, zeinak «cloud computing»-ean oinarritutako monitorizazio pakete oso batean zehazten diren. Hainbat erabilera ditu, hala nola makinaren egoera denbora errealean ikusi eta unean uneko mekanizazio programaren egoerari buruzko informazio garrantzitsua emateko aukera, eta geldialdietan posta elektronikoak bidaltzekoa ere bai; erabiltzaileentzako sentikorrak diren gaien gaineko txostenak sortzeko aukera, esaterako produkzioaren edo prozesuaren gainekoak, edo energiaren kontsumoaren edo mekanizazio zikloen portaeraren gainekoak; eta instalazioaren mantentze lanetarako funtsezkoak diren seinaleen diagnostikoa egiteko aukera. Eta hori dena PC baten bitartez edo web bidez internetera sartzeko bide sinple bat duten gailu mugikorren bitartez (smartphone, tableta).
Fresatzeko-mandrinatzeko SORALUCEk dituen buruen gama zabalak soluzio pertsonalizatua ematen du aplikazio bakoitzerako edo langile bakoitzarentzat, eta buruak eta erremintak automatikoki aldatzeko aukera ere eskaintzen du, buruak/erremintak aldatzeak dakartzan geldialdiak txikiagoak eginda.
F serieko fresatzeko-mandrinatzeko makina multifuntzionalak teknologia aurreratuko makinak dira, eta moldakortasun izugarria dute, bai eta prestazio eta produkzio maila handiak ere. Makina fidagarriak dira, zurrunak, eta, aldi berean, oso malguak; beraz, mekanizazio eragiketa desberdinetara eta pieza mota desberdinetara azkar eta erraz egokitu daitezke.