SORALUCEk PXG-19000-W aurkeztu du, gantry multifuntzio fresaketa torneaketa zentroa
Tamaina handiko osagarrien mekanizazioak oso gaitasun espezifikoak eskatzen ditu, eta makinek merkatuan lehiatzeko behar diren doitasun, produktibitate eta fidagarritasun maila handienak bermatu behar dituzte.
Ehunka tona pisatzera iritsi daitezkeen mota horretako pieza handiekin, tolerantzia ehundarrez gain, gaur egun, makina gai izan behar da oso konplexuak diren mekanizazio lanak egiteko, ahalik eta gehien murriztuz lotualdi kopurua, ziklo-denbora, zein balizko akatsak.Makinak erantzun egin behar die multiataza eta moldaerraztasun eskaerei, eta ekidin, askotariko lotualdiak edo pieza makinatik makinara ibiltzea.
Testuinguru horretan SORALUCEk PXG-19000-W garatu du, gantry multifuntzio fresaketa torneaketa zentroa tamaina handiko osagarrientzat.
SORALUCE PXG-W fresaketa-mandrinaketa zentroa multifuntzio erako gantry makina bat da, zeharraga mugikorra duena eta moldaerraztasun eta produktibitate handia eskaintzen duena tamaina handiko piezen mekanizaziorako. Honako ezaugarriak eskaintzen ditu:
- Ardatzen ibiltarte handiak, zutabeen arteko distantzia 8000 mm-koa eta aharitik lan-mahaira arteko altuera 6000 mm artekoa
- Multifuntzio makina: egokia lanik zorrotzenetarako, gai dena fresaketa funtziotik torneaketara pasatzeko inolako zailtasunik gabe
- Mekanizazioa pendularrean, ahalbidetuz aldi berean egitea mekanizazioa eta piezen prestaketa lanak.
- SORALUCE teknologia aurreratua:DAS sistema, Accura Heads, SSV, Kontrol Egokikorra, etab...
- Langile-plataforma bikoitza mekanizazio eremutik gertu, produktibitatearen hobekuntza optimizatuz eta ahalbidetuz uneoro ikusgai izatea mekanizazio-eremua eta eskura izatea pieza bera.
- Bezeroaren beharretara erabat egokitutako lan-eremua: 12.000 x 6.000 mm-ko oinarri plaka eta 6.000 mm-ko diametroa duen torneaketa mahaia, gai dena 9.000 mm eta 150 Tn arteko piezak torneatzeko.
- CAE tresnen bidez kalkulatutako makina-estruktura, zurruntasuna eta barne-moteltze gaitasunaren arteko oreka onena lortuz, eta baita dimentsio-egonkortasun nabarmena ere.
- Potentzia eta pare handiak, erabat burdinurtutako makinaren estrukturarekin konbinatuta, txirbila ateratzeko gaitasun handia ematen dutenak.
- Pertsonalizatutako fresaketa eta torneaketa buruak
- Automatizazio maila handiak
Gainera, makinak berarekin daramatza SORALUCEk garatutako azken teknologiak, funtzio berritzaileekin eta etorkizunerako behar den potentzialarekin.
- DAS sistema berritzailea, makinaren zurruntasuna era aktiboan handitzeko gai den gailua, mozketa-gaitasuna %300ean handituz, chatter-aren ezegonkortasun arriskua murriztearen ondorioz.European Quality Innovation of the Year 2015 eta Best of Industry 2015 sariak jaso dituen sistema.
- SSV, tresnaren biratze-abiadura aldatzean datzana chatter arriskua ekiditeko, bereziki mandrinaketa eta torneaketan.
- Adaptative control, automatikoki doitzen dituena definitutako mozketa parametroak mekanizazio-egoera errealaren arabera.
- DHC, auto-kalibratzeko sistema bat, handitu egiten duena buruaren kokapen-doitasuna espazioaren edozein puntutan.
Makina pentsatua izan da pieza prismatikoak lotualdi bakarrean mekanizatzeko eta hainbat arlotako aplikazio desberdinetarako, besteak beste: ingeniaritza-mekanikoa, energia, ontzigintza, meatzaritza eta ekipamendu-ondasunak.
SORALUCE PXG-W makina berriaren aurkezpena urtarrilaren 30etik otsailaren 3ra bitartean egingo da, bere instalazioetan.