SORALUCEk Red Dot 2016 saria jaso du
SORALUCE FXR fresatzeko-mandrinatzeko makinak diseinuaren kalitatearen nazioarteko errekonozimendua jaso du, diseinuaren inguruko nazioarteko lehiaketarik garrantzitsuenean bere diseinuaren bikaintasuna erakutsi ondoren.
SORALUCE FXR fresatzeko-mandrinatzeko makina 5.214 hautagairen zifra errekorraren gainetik nabarmendu zen –hautagaiak 57 herrialdetakoak ziren–, eta irabazitako saria Red Dot: 2016ko Produktuaren Diseinua izan zen, aurtengo produkturik onenen artean aitortuta.
Red Dot sariko epaimahaia 41 diseinatzaile aditu independente, diseinuko irakasle eta kazetari espezializatuk osatu zuten, eta hautagaitza guztiak zuzenean eta bertatik bertara eztabaidatu zituzten, sari ospetsu horren arau zorrotzen arabera.
DANOBATGROUPen proiektu globalaren barruan, non SORALUCE integratuta dagoen, eta diseinu industrialera dedikaturiko DHEMEN empresaren laguntzarekin, SORALUCEk makinen gama berri bat sortu eta merkatua irauli du, diseinuaren kontzeptu berri bat gehitu baitu, zeinean langilearen beharrak funtsezkoa alderdia diren, izan ere, ergonomia eta segurtasun maila handiagoa ematen dute, eta hori ezinbesteko betebeharra da fabrikazio aurreratuak arrakasta izango badu.Alderdi horrek daukan garrantziaz ohartuta, SORALUCEk errotik aldatu du bere makinen diseinua, langilearen zein produkzio prozesu osoaren beharretara gehiago egokitzeko. Ikuspegi horri esker, makinen teknologia altuko ahalmena erabat optimizatu daiteke, horrekin batera produktibitate maila gorena ere eskainiko duen soluzio bat eskaintzeko.
Berrikuntza teknologikoez hitz egiten denean, eskuarki makinen errendimendua hobetzera zuzendutako aplikazioetan pentsatu ohi da, mekanizazio prozesuen abiadura eta doitasun handiagoaren bitartez, edo produkzio kostuen jaitsieraren bitartez. SORALUCE, ordea, planteamendu hori baino askoz harantzago doa.Bere produktuen etengabeko hobekuntzan oinarritutako filosofiari jarraituz, azken bi urteetan enpresa berritzaile honek makinen belaunaldi berri bat merkaturatzera bideratu ditu bere ahaleginak, sektorean orain arte inoiz ikusi gabeko aurrerapenak gehituta.SORALUCE FXR fresatzeko-mandrinatzeko makina iraultza horren adibidea da.
Belaunaldi berriak, SORALUCEren funtsezko balioak azaleratzeaz gain, hau da, fidagarritasuna, doitasuna eta lehiakortasuna, hobekuntza handiak ere eskaintzen dizkie bezeroei, manten lan, ergonomia, dinamismo handi edo lan ingurunearen segurtasunari dagokionez.
SORALUCE Belaunaldi Berria makinaren berrikuspen osoan oinarritzen da, erabiltzailearen ikuspegitik, funtzionamenduaren eraginkortasunaren hobekuntzan eta Makina Osoaren Kontzeptuan zentratuta, kontuan hartuta, makinaz gain, lan arloaren osotasuna ere, azken emaitza ezin hobea izango dela bermatzeko. Beharginak makinaren elementuekin dituen interakzio guztiak zehatz-mehatz analizatu eta aztertu dira, aplikazioa ezin hobea izateko eta prozesuaren osotasuna optimizatzeko helburuarekin, laneko pieza finkatu eta kargatzen den unetik makinatik kendu eta ondorengo garbiketa egiten denera arte. Bai ingurunea bai prozesuak makinaren berezko lanari lotu behar zaizkio, prozesuaren bateko eta besteko zatiak ahalik eta sinple, seguru eta ergonomikoenak izan daitezen.
Diseinuaren kontzeptu berri horrekin, SORALUCEk berrikuntza ugari gehitu dizkie bere ekipamenduei, lana errazteaz eta ingurune seguruagoa lortzeaz gain, mantentze lanak sinplifikatzeko ere, eta geldialdietako denborak murrizteko, horrenbestez makinen produktibitatea eta errentagarritasuna handitzeko.
Diseinuari eman zaion bilakaerak makina errazago erabiltzea eta mantentzea ahalbidetzen du. SORALUCEk makinen belaunaldi berria merkaturatu du, lan ingurune ergonomikoagoarekin eta langilearentzako babesik handienarekin.
“Bezeroek ulertu egin dute SORALUCE makinen belaunaldi berria produkzioaren arlo hutsetik harantzago doala. Makinaren kontzeptuei buruzko ikuspegi berri bat daukagu, eta fresatzeko eta mandrinatzeko makinei zein multiataza zentroei eta tornu bertikalei aplikatzen diegu. Oinarrian dugun ideia da makinaren zati desberdinek tratamendu desberdina behar dutela, eta makinaren arlo desberdinak bereizita lantzen ditugu –Lanaren Arloa, Langilearen Arloa, Mantentze Laneko Puntuak eta Logistikaren Arloa–, eta Makina Osoaren kontzeptua definitzen dugu. SORALUCEk urtez urte bere produktuei gehitzen dizkien berrikuntza erabiltzailearen eta makinaren arteko interakzioa hobetzera eta bezeroaren produkzio prozesuak ahalik eta gehien optimizatzera zuzentzen dira. Berez, bi alderdi horiek elkarri lotuta daude, hau da, langilearen segurtasuna eta erosotasuna handitzen badira, makinaren efizientzia ere handitzen da eta, ondorioz, baita bere produktibitatea ere. Horri SORALUCEk ematen dituen soluzioen fidagarritasuna gehitzen badiogu, zeinek esperientzia frogatua eta mundu mailako errekonozimendua duten fresatzeko-mandrinatzeko buruen esparruan, eta gure makinek erremintak aldatzeko eskaintzen duten automatizazio aurreratua ere gehitzen badiogu, efizientzia eta errentagarritasuna guztiz bermatuta daude´, azaltzen du SORALUCEko Industria Diseinuko arduradun IBON ROMANek.
SORALUCEren Belaunaldi Berria, Makina Osoaren Kontzeptua
+ Lanaren arloa
+ Langilearen arloa
+ Mantentze laneko puntuak
+ Egokitzapena
= MAKINA OSOAREN KONTZEPTUA
Langilearentzat diseinatutako gela
Ikuspegi horren adibide argia da langilearentzat diseinatutako SORALUCE FXR makinaren kabinaren kontzeptu berria, zeinarekin saria irabazi den. Kabina berriak berrikuntza ugari ditu, esaterako hauek: ikuseremu zabalagoa langilearentzat eta lan lekura iristeko erraztasun handiagoa; jasokuntza sistema elektriko suabeagoa, seguruagoa eta mantentze premia gutxiagorekin; lan lekua hobeto argituta; lanerako mahai bat; eserleku tolesgarria; planoak jartzeko panel bat eta erreminta berezietarako armairu bat; bai eta erabiltzailea erosoago egon dadin hainbat elementu eta isolamendu akustiko hobeagoa ere.
Geldialdirik laburrenak
SORALUCEk hobekuntzak sartu ditu makina mantentzeko lanei dagokionean ere, instalazioak diseinuaren osotasunean arrazionalizatuz, berrikusi beharreko osagaien kokapen zentralizatua emanez, makinaren egoera zuzen berrikusi ahal izateko, eta esku hartzeko arloetarako irispidea hobetuz, panel desmuntagarrien ordez pertsianak edo ateak jarriz. Halaber, seinale bereziak gehitu ditugu, mantentze lanetan ikusmenezko ergonomia hobetzeko helburuarekin.
Hobekuntza horiekin guztiekin, SORALUCEk aurrera egiten du makinaren eta langilearen artean interakzio ezin hobea eta hutsunerik gabea lortzeko helburuan, izan ere, oso ondo dakigu hori dela mekanizazio prozesuetan produktibitaterik handiena lortzeko. Bere produktuen teknologia altuak eta fabrikaziorako soluzio guztiak pertsonalizatzeko aukerak indartu egiten dute errentagarritasunaren gaur egungo mugak gainditzeko gai den inbertsio baten bermea.
Teknologia argitzen, gure Home of Innovation kontzeptuaren bitartez
SORALUCEk oso ondo daki zein garrantzitsua den bere produktuen erabiltzaileek diotena aktiboki entzutea eta, beraz, oso harreman sendoa mantentzen du bere bezeroekin maila guztietan, izan horiek enpresako zuzendariak, produkzioko arduradunak edo langileak.
Informazio eta esperientzia hori guztia aztertu eta prozesatu egiten da gure I+G+Bko departamentu zentralean, zeina IK4-IDEKO DANOBATGROUPen zentro teknologikoarekin batera aritzen den zuzenean, biak gara-eta DANOBATGROUPeko kideak. IK4-IDEKOk harremanak ditu, baita ere, nazioarteko unibertsitate sareekin eta beste zentro teknologiko batzuekin. IK4-IDEKO SORALUCEtik hurbil dago, eta 120 ingeniaritik gora eta 24 doktore ditu lanean; berrikuntza gidatzen du sektorean, 40 ikerketa institutu internazionalekin eta mundu osoko unibertsitateekin, eta 50 proiektu europar baino gehiagotan parte hartu du.
Hemen aurkitzen dute bezeroen premiek ikerketa zientifikoaren kontzeptu teorikoak eta fresaketa, mandrinaketa eta torneaketa bertikalaren teknologiak dituen errealitate konplexuak konbinatzen dituen soluzioa.
SORALUCEko I+G+B departamentua diziplina askoko taldea da, mekanika, elektronika ea aplikazioetako ingeniariek osatua. Departamentua produktuaren, softwarearen, buruen, osagarrien eta aukeren garapenaz arduratzen da. Bezeroen ekarpen guztiak bildu eta ikerketa programei hasiera ematen diete, IK4-IDEKO gure ikerketa zentroarekin batera, SORALUCEren produktuetan gauzatu eta inplementatzen diren teknologiak garatzeko, produkzio prozesuaren jarraipen zorrotza ere eginez. Teknologia berri horiek guztiak Limburgen dugun Bikaintasun Zentrora bidaltzen dira, hau da, BIMATEC SORALUCEra, eta han ingeniari alemaniarrek makinak probatzen dituzte baldintzarik zorrotzenetan. Bikaintasun Zentroa SORALUCE teknologia probatzeko zentro internazionala da eta bertan dago SORALUCE Akademia.
BIMATEC SORALUCEk konbinatzen ditu, batetik, ingeniaritza alemaniarraren ezagutzak eta, bestetik, Alemaniako merkatuan liderra izaten eta bost kontinenteetarako laguntza eta zerbitzua eskaintzen egin dituen 25 urteko esperientzia, eta SORALUCEk munduan duen bigarren zerbitzu zentroa da.
Zentroak 2.000 m2-ko tailerra du eta SORALUCEren produktu gama osoa hartzen duen makina sorta bat, barruko saiakuntzetarako eta bezeroen probetarako, eta, horrez gain, teknologia propioaren departamentu bat ere badu, soluzio pertsonalizatuak garatzeko.
Horrela jaiotzen da etorkizuneko teknologia SORALUCEn, eta horrela hartzen du bere gain, baita ere, lidergo teknologikoa SORALUCEk bere Home of Innovationekin. Merkatuei, bezeroei eta erabiltzaileei entzun eta gero sortzen den teknologia da.
Lan egiteko modu horri esker, SORALUCE aitzindari eta erreferentziazko marka bihurtu ahal izan da merkatuan, fresaketa, mandrinaketa eta torneaketaren teknologietan erreferentziazko maila berriak ezarrita.
Bezeroak seguru egon daitezke SORALUCE erosita behar duten teknologia eskuratuko dutela, eta, gainera, ahalik eta inbertsiorik onena egiten ari dira, dela beharrezko pertsonalizazioak dituzten kalitate goreneko makinak erosten dituztelako, dela SORALUCErengana jotzen dutelako konplexutasun handiko proiektu pertsonalizatuak lantzeko.
Ekosistema hori gure Home of Innovation da, etorkizuneko estandarra izango den teknologia gauzatzeko lanean diharduena, non SORALUCEk bere urteko fakturazioaren %6,5 inbertitzen duen, sektoreko lider teknologikoa izateari eusteko konpromisoaren bultzadarekin.
Gure helburua da gure bezeroen irabaziak hobetzea, haientzako abantaila teknologikoa eta benetako aurrerapena eskainiz.
SORALUCE, esperientzia zabala
SORALUCE munduko liderra da fresaketa, mandrinaketa eta torneaketaren teknologian. Bere historiako 50 urteetan ingeniaritzako ekarpen berritzaileak eta aitzindariak egin izan ditu etengabe, eta azkenean sektoreko estandar bihurtu dira. Bezeroek SORALUCE ezagutzen dute fresaketa, mandrinaketa eta torneaketarako soluzioetan duen esperientziagatik, beti bezeroaren efizientzia eta produktibitatea hobetzera bideratuta egon baitira. Bezeroentzat ezaguna da, baita ere, produktu bakoitza pertsonalizatzeko duen gaitasun teknologikoagatik, izan ere, produktuak bezeroaren premia berezietara moldatzen daki eta, gainera, giltza eskura erako proiektuak sortzen ditu, inbertsiogileak kalitateari, efizientziari eta kostuei lotuta eskatutako parametroekin bat datozen lerro osoak diseinatuz eta sortuz.
Europar markak esperientzia zabala du, 2.500 makina baino gehiago salduta baititu, horietako ia erdia Alemanian, oso merkatu zorrotzean, non, azken urteetan egiaztatu ahal izan denez, erosleen %80k bere produktuetan jarri duten konfiantza berriro.
SORALUCE DANOBATGROUP taldeko kidea da, Europako enpresa talde garrantzitsuenetako bat den Corporación MONDRAGÓN makina-erremintaren dibisioko kidea, alegia. Hogei fabrikazio lantegi inguru ditu Espainia, Alemania, Erresuma Batu eta Estatu Batuetan, eta bere I+G zentro propioa ere badu, non 120 ingeniarik eta 24 doktorek lan egiten duten. DANOBATGROUPek merkatuan dagoen eskaintza multiteknologiko osotu eta lehiakorrenetako bat eskaintzen du. 2015ean 260 milioi euro inguruko fakturazioa izan zuen, 1.300 pertsonako lantaldearekin, eta horri esker I+G+B alorrean inbertsio handiak egiten jarraitu ahal izan du, fakturazio osoaren %9 inguru arlo horretan inbertituta.
Red Dot saria:
Marka profesional baten diseinuaren adierazpen anitzak ebaluatu ahal izateko, Red Dot Saria hiru kategoria bereizitan banatzen da: Red Dot saria: Produktuaren Diseinua, Red Dot Saria: Komunikazioaren Diseinua, eta Red Dot Saria: Diseinuaren Kontzeptua. Red Dot Saria Nordrhein Westfalen Diseinu Zentroak antolatzen du, Essenen, Alemania.2015ean 17.000 hautagai baino gehiago aurkeztu dira, eta munduan diseinuaren arloan egiten den lehiaketarik handienetakoa da.1995ean elkartu zen lehen aldiz epaimahai bat, uneko diseinurik onenak ebaluatzeko.Sariaren izena eta marka XX. mendeko 90eko hamarkadan sortu zituen Red Doteko lehendakari eta kontseilari ordezkari Peter Zec irakasleak.Harrezkero, “Red Dot´ gutiziatua diseinuaren kalitate bikainaren nazioarteko zigilu ospetsua bihurtu da.
Bezeroak seguru egon daitezke SORALUCE erosita behar duten teknologia eskuratuko dutela, eta, gainera, ahalik eta inbertsiorik onena egiten ari dira, dela beharrezko pertsonalizazioak dituzten kalitate goreneko makinak erosten dituztelako, dela SORALUCErengana jotzen dutelako konplexutasun handiko proiektu pertsonalizatuak lantzeko.
Ekosistema hori gure Home of Innovation da, etorkizuneko estandarra izango den teknologia gauzatzeko lanean diharduena, non SORALUCEk bere urteko fakturazioaren %6,5 inbertitzen duen, sektoreko lider teknologikoa izateari eusteko konpromisoaren bultzadarekin.
Gure helburua da gure bezeroen irabaziak hobetzea, haientzako abantaila teknologikoa eta benetako aurrerapena eskainiz.