Skip to main content
2011/11/07

Tornu bertikalaren inguruko nobedadeak Danobateko Jardunaldi Teknikoetan

Tornu bertikalaren inguruko nobedadeak Danobateko Jardunaldi Teknikoetan

Duela hilabete batzuk egindako jardunaldi teknikoetan, Danobat Tornu Bertikalak bere ateak ireki zituen VTC-H gama erakusteko. Jardunaldiotan hainbat erakustaldi ikusteko aukera izan zuten bisitariek, eta tornu bertikalen ekoizpen prozesuen azken berrikuntzak ezagutu zituzten. Tokian bertan eginiko erakustaldiek Danobateko tornu bertikalen zehaztasun handia utzi zuten agerian. Egiaztatze geometrikoak, ardatzen lerrokatzeak, NASS mekanizazioko proba eta zehaztasun BOLL-BAR proba izan ziren arrakasta gehien izan zutenak. Teknologia hidrostatikoa bertatik bertara ikusi ahal izan zen: 120 tonako pisua jasaten duen mahai hidrostatiko baten gainean egindako proba erreala egin zen. Danobateko Marketin Saileko arduradunek diotenez, «gure balorazioa positiboa da, eskaintza eskaera asko jaso dugu eta errepikatzeko moduko esperientzia izan dela uste dugu. Eskerrik asko bisitariei erakutsitako interesagatik». 300 pertsonatik gora izan zen jardunaldietan, eta aipatutakoaz gain, bisitariek makinak muntatzen diren tailerrak lanean ikusteko aukera izan zuten.