Skip to main content
2016/09/20

Tren sektoreko DANOBATen azken garapenak INNOTRANS erakustazokan egongo dira

DANOBATek trenen mantentze lanetarako tailerretarako ekipamendua aurkeztuko du Innotrans erakustazokako 22A pabiloiko 601 standean. Besteak beste, prebentzioko soluzioak eta soluzio zuzentzaileak aurkeztuko ditu ibilgailu sorta zabalerako, hala nola, abiadura handiko tren, lokomotora, aldiriko tren, tranbia eta metroetarako.

Horrez gain, material gurpildunetarako osagaien mantentze lanetarako soluzio integral bat ere erakutsiko du DANOBATek. Soluzio berriak tren gurpilak neurtzeko ekipamendu bat, Muntatutako Ardatzak Optimizatzeko Software bat eta hobiko tornuen sorta berri bat dauzka. Muntatutako Ardatzaren bizitza %25 luzatzeko eta mantentze lanen kostua murrizteko egin da soluzio integral hau.

Era berean, standak bisitarientzako gune bat edukiko du; gune horretan bisitariek errealitate birtualeko esperientzia bat bizitzeko aukera izango dute, izan ere, bertan erakutsiko zaie meatzaritzako bagoien mantentze lan integralerako eta konponketarako DANOBATek garatutako eta ezarritako soluzio erabat automatizatua.

Innotrans azoka liderra da nazioartean garraioaren ingeniaritzaren industrian eta Berlinen egiten da bi urtean behin. Erreferentziazko proiektu ugari eta garraioaren teknologian diharduten 220tik gorako industria dira azokaren bermea. Horrela, Trenen Teknologiari zuzendutako nazioarteko eszenatoki gisa finkatu da Innotrans.