Skip to main content
2013/08/06

Trenen industriarako DANOBAT soluzioak Expo 1520 erakustazokan

Trenen industriarako DANOBAT soluzioak Expo 1520 erakustazokan

DANOBATek irailaren 11tik 14ra bitartean tren industriarako azkeneko garapen eta teknologiak aurkeztuko ditu Shcherbinka-ko “Expo 1520' Nazioarteko Ingeniaritza eta Teknologien 4. erakusketan. DANOBATen tren industriarako soluzioak birakarientzako osagaien produkzio eta mantenimendurako giltza eskuan soluzioak eskaintzen dituzte, eta baita pieza horiek mekanizatzeko makina bakarrentzako soluzioak ere. “EXPO 1520' nazioarteko erakusketa espezializatu bat da, non trenentzako ekipamenduak, teknologiak, azpiegiturak, zerbitzuak eta tren industriarako logistikako azken aurrerapenak dauden ikusgai. Erakusketa hau azkeneko trenak, bagoiak, tren berezietarako makinariak eta Errusiako zein atzerriko ingeniaritza enpresek produzitutako ekipamendu teknologikoak aurkezteko egiten da