Skip to main content
2012/03/26

50 urte etorkizunari erronka eginez

50 urte etorkizunari erronka eginez

SORALUCE S. Coop. enpresa liderra da teknologia aurreratuko eta produkzio maila handiko fresatzeko makinak, fresatzeko-mandrinatzeko makinak eta fresatzeko zentroak fabrikatzen, eta 50. urteurrena ospatuko du 2012. urtean zehar; urte hori, NBEk Kooperatiben Nazioarteko Urtea izendatu du “Enpresa kooperatibek mundu hobea eraikitzen laguntzen dute' goiburuarekin. Ekitaldi nagusiak apirilaren 27an eta 28an egingo dira, eratze akta egin eta lehen harria jarri zuten egunak betetzean. Gainera, astean zehar, SORALUCEn hainbat jardunaldi egingo dira nazioarteko agente komertzial eta bezeroekin. SORALUCEren hasiera 1962koa da, 52 bazkide sortzailek sinatu baitzuten Talleres SORALUCE Sociedad Cooperativa eratzeko akta, makina erreminta fabrikatzaile bihurtzeko, eskarmentua baitzuten sektore horretan. Pixkana-pixkana fresatzeko-mandrinatzeko makinetan espezialista handia bihurtu da, nazioarte mailakoa, mundu guztian zabaldua. Marka horren ezaugarriak dira fidagarritasun handia, prestazio bikainak eta teknologia aurreratua. SORALUCEk bere bezeroei produktibitatea eta eraginkortasuna ekarriko dizkien soluzioak eskaintzen ditu. Munduan instalatuta dituen 2.500 fresatzeko eta mandrinatzeko makinek erakusten dute bezeroen emaitzekin hark  duen konpromisoa. Mende erdi joan da eratu zenetik eta langileek badakite bidea ez dela beti erraza izan. Hala, ekitaldi nagusia apirilaren 27an egingo da eta esker ona emango zaie bazkide sortzaileei eta kooperatiban lan egiten dutenei eta lan egin dutenei. Ekitaldirako prestatutako ekimenen artean “Etorkizunari erronka' eskultura agertzea dago; Javier Muro iruindarrarena da, SORALUCEk antolatutako lehiaketa irabazi baitzuen. Era berean, SORALUCEren 50 urteko esperientzia jasotzen duen liburua argitaratuko du, han jaso dira amets bat proiektu handi bihurtu duten pertsona guztien hainbat bizipen eta gertaera.