Skip to main content
2016/10/19

DANOBATek neurri handiko piezak mekanizatzeko bi artezteko makina garatu ditu, Grupos Diferenciales enpresarentzat

DANOBATek neurri handiko piezak mekanizatzeko bi artezteko makina garatu ditu, Grupos Diferenciales enpresarentzat

DANOBATek aldakortasun handiko bi makina garatu ditu artezteko, Grupos Diferenciales enpresa arabarrarentzat. Artezteko makina horiekin neurri handiko piezak torneatu, arteztu eta neurtu daitezke, oso prozesu eraginkorraren bitartez eta kalitaterik handiena bermatuta.

Erronka

Grupos Diferenciales enpresa arabarra transmisio mekanikoetarako engranaje aurreratuetan espezializatuta dago, besteak beste automobilgintzan, itsasoko garraioan, trengintzan edo aeronautikan erabiltzeko, eta teknologiko aurreratuak diren eta balio erantsi handia duten lanak egiten ditu mekanizatzen zailak diren eta perdoi zorrotzak dituzten materialak erabiliz.

Bere efizientzia eta lehiakortasuna areagotzen utziko dioten soluzio teknologikoak bilatzen ari da etengabe, eta etengabeko bilaketa horretan beharrezkoa zuen soluzio malguak, egokikorrak eta kustomizazio maila handikoak aurkitzea, piezak behin lotuta bukatu ahal izateko.

Merkatuan dauden hainbat soluzio baloratu ondoren, Grupos Diferenciales enpresak DANOBATen jarri du bere konfiantza, eta bi ekipamendu berri garatzea agindu dio, neurri handiko piezak mekanizatu ahal izatek, kalitate estandar zorrotzak sistematikoki beteta.

Enpresa arabarrak, zeinak oso denbora laburretan eta kalitate handiarekin ekoizten baitu, punta-puntako ekipamendua eduki nahi zuen, osagai handiagoak egin ahal izateko eta horrekin bere bezero zorroa handitzen joan. Erronka nagusia kalitate ezin hobea duten piezak modu estandarizatuan egitea zen.

Soluzioa

Soluzio mekatronikoetako ingeniari eta adituen DANOBATeko taldeak artezteko bi makina diseinatu eta garatu ditu. Makina bat horizontala da eta bestea bertikala, eta biak oso aldakorrak dira, eta neurri desberdinetako piezak torneatu, neurtu eta arteztu ditzakete. Ekipamenduek mekanizatutako osagaien perdoia eta zimurtasuna hobetzeko balio izan dute.

Ekipamenduak

VG-1000/700 artezteko makina bertikalak posizio asko dituen buru bat dauka, gogorrean torneatzeko eta piezak artezteko, eta, horrez gain, neurketarako beso bat dauka, fabrikatutako osagaiek bete beharreko eskakizunak betetzen dituztela eta kalitatea ezin hobea dutela egiaztatzen uzten duena.

Ekipamendu honek zurruntasun handia du, eta bere diseinuan kontuan hartu dira egonkortasunari lotutako premiak eta gogorrean torneatzeko prozesuetan bibrazioak kentzeko betekizunak.

Makinari neurketarako jarri zaion erremintak barruko eta kanpoko diametroak, aurpegiak eta konoak neurtu ditzake -1 mikra baino gutxiagoko errepikakortasunarekin- piezak 5 mikra baino gutxiagoan piezen geometria dimentsionala ziurtatuta.

DANOBATeko adituek makina hau diseinatu dute pertsonalizazio maila handiarekin, bezeroak lehendik zituen lotze tresnetara egokitzeko. Hala, ekipamenduak lotura sistema nagusia magnetikoa du diametro ertain eta handiak fabrikatzeko, eta atzaparren plater bat autozentrakorra neurri txikiagoko pieza sortetarako.

Ekipamenduen moldakortasunari eta malgutasunari erantzun nahi zien, besteak beste, Grupos Diferenciales enpresak; beraz, DANOBATek erreminten aldagailu automatiko bat gehitu dio artezteko makinari, unean-unean fabrikatu behar den pieza motari egokien moldatzen den tresna aukeratu ahal izateko.

Grupos Diferencialesen erronkari erantzuteko, DANOBATek HG-72-2000-B12 artezteko makina horizontala ere garatu du. Makinak horrek 2.000 mm-ko luzera, 640 milimetroko diametroa eta 1,5 tonako pisu duten piezak ere mekanizatu ditzake.

Ekipamenduak buru bat dauka, hiru harriz osatuta, eta horrekin kanpoko diametroak, aurpegiak eta hariak mekanizatu ditzake. Buru hori da ekipamenduaren ezaugarri nagusietako bat da. Buruak, halaber, bere ardatz bertikalaren inguruan biratzen du, eta piezaren puntu guztietara iristen da; Bere motor eragileak 45kW-koa da, eta motor horrek 45 m/s-ra arteko abiadura periferikoak eragiten ditu 610 mm-ra arteko diametroa duten harriekin.

Prestazio horiei esker, makinak artezketa premia guztiei erantzun ahal zaizkie, baita 0,1eko erradioa duten piezen artezketari, lotura bakarrean eta kalitate geometrikoa bermatuta. DANOBAT MDM-300 askotariko diametroen neurgailuak mekanizazio prozesuarekin batera egiten du lan, eta abantaila garrantzitsu bat dauka, izan ere, ondorengo neurketa prozesua saihesten du eta artezketa eragiketa bakarrean egitea ahalbidetzen du. Horrela ziurtatzen da piezak planoan markatutako baldintza guztiak betetzen dituela.

DANOBATen MDMak ± 1,5 mikrako errepikakortasuna dauka, eta hainbat diamentro neurtu ditzake, eta, behin artezketa zikloa amaituta eta pieza atera baino lehen, post-process egiaztapen bat egin daiteke.

Gainera, makinak iragazte ekipo bat dauka, 15 mikrara arteko iragazte ahalmenarekin, eta horrek azken produktuaren kalitatea areagotu, zimurtasuna hobetu eta akabera hobeak egiten laguntzen du modu erabakigarrian.

Garatu diren tresnei esker, artezteko makina horizontal honek ahalbidetzen du, baita ere, pieza guztiak lotura bakarrean arteztu ahal izatea.

Balio erantsia

Grupos Diferencialesen eskari espezifikoa asetzeko, DANOBAT elkarlan estuan aritu da bezeroarekin, enpresa arabarrak azaldutako premia eta betekizunei erabat moldatuko den soluzio bat garatzeko.

Era berean, DANOBAT konpainiarekin harremanetan dago etengabe, aholkularitza eta ekipoen laguntzarako zerbitzu egokiak eskaintzeko.