2013/01/04
Ate irekien eguna DANOBAT RAILWAY SYSTEMSen
Martxoan DANOBATGROUPeko tren ekipamenduen dibisioak ate irekien jardunaldiak egingo ditu, Bergaran dituen instalazioetan. Jardunaldietan zehar, DANOBAT etxeko DTR-25 Bogieak Probatzeko Banku Dinamikoaren garapen berria erakutsiko zaie horretan interesatuta dauden trenaren sektoreko fabrikatzaile, operadore, mantentze lanetako langile eta adituei.
DTR-25 makina zati birakariak mantendu eta kontrolatzeko lanak hobetzeko asmoz pentsatu eta diseinatu da, bezeroentzat onura ugari ekarrita eta kostuak nabarmen gutxituta. Baldintzetan oinarritutako mantentze sistemarekin, bogiea mantentzeko kostua % 50 ere gutxitu daiteke, eta bogiearen zati birakariek izan ditzaketen bizitza eta gorabeherak zehaztu daitezke, kalteak garaiz atzemateko, eta, azkenean, kostu operatiboak eta ibilgailuaren geldialdiak gutxitu eta bogiearen elementu birakarien bizitza zikloa optimizatzeko.
Trena tailerrean ibilgetuta edukita, bankuak aukera ematen du simulazioa egin eta ikusteko trena nola dabilen eraman dezakeen kargarik handienarekin eta orduko 150 km-ko abiadura maximoan.
Makinaren modularitateari esker konfigurazio bat baino gehiago egin daitezke, probatu nahi diren elementuei begira, eta, horrela, tren osoa zein ardatz solte bat probatu daiteke, baita bogiearen unitatea bakarrik ere, karga portiko baten bitartez simulatu baitaiteke.
Malgutasuna da bere diseinuan kontuan izan den puntu berezi bat. Makina trenbidearen zabalera eta lotura guztietara egokitzen da.
DTR-25a probatzeko bankuan egiaztatzen diren parametroak:
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
- Gurpila
- Obalaketak
- Koipe kaxaren errodamenduak
- Tenperatura
- Tenperaturaren erlazioa beste batzuekin alderatuta
- Bibrazio mailak
- Erreduzitzailea
- Errodamenduen tenperatura
- Errodamenduen bibrazio maila
- Orekatzea
- Lerrokatzea
- Ardatzaren deflekzioa
- Osagai solteak
- Errodamenduen kalteak
- Gurpilen diagnostikoa
- Erreduzitzailearen olioa
- Olioaren tenperatura
- Olio maila
- Olioaren egoera
- Motor trakzioa
- Errodamenduen tenperatura
- Errodamenduen bibrazio maila